Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Piromanoa

Xabier. Euzkitze - Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Botere-banaketarik ez den lekuetan, harrigarri gertatzen da gertuko beste batzuetan badela ikustea. Espainiako polizia-indarrek uste genuena baino kontrolatuago zuten Puigdemont. Kataluniako presidente kargugabetuak hainbat herrialde pasatu ditu Europa zaharrean barna egin duen ibilian. Atxilotu eta estraditatzeko, denetan aproposena Alemania iruditu zitzaion Espainiari, baina han ere ez diote iritzi matxinada deliturik egin duenik. Europak erreferenduma babestu eta Espainiaren jokabidea gaitzetsiko zuelako usteak huts egin ondoren, hau da Kataluniako autodeterminaziozaleek lortu duten lehen garaipen garrantzitsua. Kolpe bortitza izan da Llarena epailearentzat, gaitzeko zartada Puigdemont deabruaren pare jarri duen estatuarentzat, eta trago mikatza hedabideetatik harentzat zigorrik gogorrenak eska-tzen ari izan diren beste batzuentzat.

Tragoa mikaztu baino gehiago, Alemaniako auzitegiaren erabakia kontrako eztarrian trabatuta geratu zaio Jiménez Losantos espainiar kazetari eta enpresariari. Puigdemont fidantzapean aske utzi duen Alemaniako epaileari sekulakoak eta bi esan dizkio: higuingarria, nazia, gorria, txorizoa, prebarikatzailea… Pentsa zenbat axola zaion botere-banaketa gizon horri. Axola ez izateaz harago, guztiz kontra dago. Bestela ezin dira ulertu oro har herritar alemaniarren aurka egin dituen mehatxuak. Mallorcan 200.000 alemaniar bahitu daudela esan du, eta Bavierako garagardotegiak lehertzen has litezkeela iradoki. Adierazpen horien bideoa Municheko poliziari bidali diote hainbat twitterzalek, eta honek mehatxuak kontuan hartuko dituela esan du. Espainiako polizia, ostera, isilik geratu da. Pailazo, titiritero eta raperoen mehatxuei erreparatzen badu aski lan.

Badira edukiontziak eta basoak erretzen dituztenak baino piromano arriskutsuagoak: etengabe bizikidetzari su ematen aritzen direnak. Su-itzalgailuarekin burutik behera jotzeko gogoa eman arren, ezin jarriko gara bere mailan. Baina norbaitek hartu beharko lituzke neurriak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902