Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bidasoa txingudi

Euskaraldia du lehen erronka Aitzondo Euskara Taldeak

Erabilera bultzatu nahi duen ekimena azaltzeko, bilera deitu dute Irunen datorren larunbatean

Xabier Sagarzazu - Sábado, 7 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Aitzondo Irungo Euskara Taldeko kideak, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.

Galería Noticia

Aitzondo Irungo Euskara Taldeko kideak, atzo San Juan plazan egindako agerraldian.

Irun- Irunen ere, Euskal Herriko txoko guztietan bezala, datorren azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskaraldia martxan izango da, hizkuntzaren erabilerari bultzada emateko asmoz. Ekimen hau dinamizatzea eta martxan jar-tzea izango du lehenengo erronka eta epe laburrerako helburu nagusi, datozen hilabete guzti hauetan, atzo bere aurkezpena egin zuen Ai-tzondo Irungo Euskara Taldeak.

Elkarte berri honen atzetik “euskarak Irunen bizi duen egoerarekin kezkatuta eta egoerari hori iraultzeko herritarren aktibazio falta ikusita, honelako ekimena martxan jartzeko lehenengo bilera duela bi urte egin zuen gazte talde bat” dagoela esan zuten atzo Aitzondoko kide diren Maite López de Arbinak, Mikel Garcíak, Beñat Muguruzak, Nestor Leundak eta Xabier Murgainak, San Juan plazan egindako aurkezpen agerraldian.

Hartan ez zen elkartea sortzeko pausoa eman, baina “aurreko azaroan, Euskaraldia ortzemugan zela”, berriro ekin zioten proiektu hau marxan jartzeko bilerei eta “honela sortu da Aitzondo, euskararen egoerarekiko kezkak batzen dituen talde anitz gisa”, azaldu zuen Mikel Garcíak.

Azaro-abenduko hitzordua eta erronka beteta, beste lanetan hasiko da gazte talde batek bultzatu duen elkarte berri hau

helburu nagusiakElkartearen helburu nagusiak “Irungo euskararen egoeraren gainean hausnartu eta kontzientzia zabaltzea, Irungo euskaldunak aktibatu eta ahaldun-tzea, euskaldunen hizkuntza-eskubideen urraketak salatzea” eta euskaraz bizi nahi dutenei “hori hala egiteko aukera bermatzen zaiela ziurtatzea eta Irunen hizkuntza-politika egokia ezartzen dela beha-tzea” dira, baina “guzti horietako abiapuntu gisa Euskaraldia Irunen ekimen aproposa eta eraginkorra” dela uste dute.

Horregatik, “hizkuntza-ohiturak aldatzeko hamaika egunetako ariketa soziala izango den Euskaraldia prestatzen, ahal duten guztietan euskaraz aritzeko prest izango diren ahobiziak eta euskaraz en-tzutera engaiatuko diren belarriprestakelkartzeko eta dinamiza-tzeko”, lanean ari da dagoeneko Ai-tzondo, “Euskaraldian izena emana duen Irungo Udalarekin eta ekimenera atxikitu diren Betti Gotti Euskara Kultur Taldearekin, Antxeta Irratiarekin eta beste zenbait eragilerekin batera”, azaldu zuen Maite López de Arbinak.

“Irun hiri handia da, jende askori helarazi behar zaio Euskaraldia zer den eta parte hartzera animatu eta horregatik, Aitzondoren hasierako erronka eta lan nagusia izango da beste eragile guztiekin batera, abendura bitarte, ekimen hau prestatu, martxan jarri eta ahalik eta arrakastatsuen izan dadin lortzea”, esan zuten Mikel Garcíak eta Maite López de Arbinak.

Honela, datorren larunbatean, apirilaren 14an, Palmera-Montero Guneko 2. gelan, eguerdiko 12.00etan, Euskaraldiaren aurkezpen-bilera antolatuko da, “Irungo hiritar eta elkarte guztientzat”.

Aitzondo Irungo Euskara Taldeak dei egin zuen atzo “bilera honetan parte hartzera eta norbaitek galdera edo proposamenak baditu, irungoeuskarataldea@gmail.com helbidera helaraztera”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902