Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zazpi lanpostu betetzeko prozedura abian du Azpeitiak

Brigadako bi langile, bi udaltzain eta eraikin garbitzaile bat kontratatuko ditu

Sábado, 7 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Azpeitia- Zazpi lanpostu publiko betetzeko prozedura martxan jarri du Azpeitiko Udalak. Brigadako lau langile, bi udaltzain eta eraikin garbitzaile bat kontratatuko ditu urtarrileko Udalbatzarrean Lan Eskain-tza Publikoa lehiaketara ateratzea onartu ondoren, “kalitatezko enplegua sortu eta kontsolidatzearekin duen konpromisoa eta borondatea oinarri hartuta”.

Lehenbizi brigadako lau langileren hautaketa prozesua jarriko da abian. Postu horiek betetzeko deialdiaren prozedura legala abian jarri baitu dagoeneko. Hala, Udalak “maiatza aldera” izena emateko deialdia egitea aurreikusten du. “Asmoa da uda aurretik izen emate eta onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzea, hala, uda ostean azterketa prozedura martxan jar-tzeko”, agertu dute ordezkariek. Hori bai, graduatua, DBH edo baliokidea eta I. hizkuntza eskakizuna izatea ezinbestekoa izango da izena emateko.

Lanpostuak egonkortuAzpeitiko Udalak, azken aldiz 2005 urtean onartu zuen Lan Eskaintza Publikoa eta orduan hiru administrari postu bete ziren behin betikoz. 2011tik Estatuko Legeek lanpostu berriak behin betiko izaeraz sor-tzea eragotzi du: “Bi jubilazioren ordez lanpostu bat ateratzeko aukera dago orain, eta azken aldian jubilazio dezente izan ditugu udaletxean, eta horrek ahalbidetu du lanpostuak ateratzea”, azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Udalak, legeak ezarritako mugak eta tasak errespetatuz, ahal dituen lanpostu publiko egonkorrak sor-tzeko konpromiso osoa du, eta hala berretsi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak: “Modu gardenean bete nahi ditugu lanpostu publikoak, eta herritar orok lanpostu horiek betetzeko aukera izan dezaten sortu ditugu lanpostu publikoak”.

Zentzu horretan, bide bat ireki nahi dute langile publikoen egonkortasuna berma-tzen joan ahal izateko.- Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902