Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dena prest Azkoitian biharko umeen danborradarako

Parte hartu nahi duten bost urteko umeek oraindik aukera dute, Udaleko Kultura sailarekin jarri behar dira harremanetan

Viernes, 6 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Antolatzaileak danborradaren aurkezpenean.

Antolatzaileak danborradaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Antolatzaileak danborradaren aurkezpenean.

Azkoitia- Azkoitiko herria prest dago txikienen danborradaz goza-tzeko. Hitzordua bihar, larunbata, izango da. Balda Plazatik aterako desfilea, 17.30ean, eta bertan parte hartuko duten 250 partaideek danborrak astinduko dituzte Azkoitiko kaleetan zehar. Bost eta 14 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira eta beste 50 haur izango dira karrozan eta gastadore bezala.

Danborren desfileak egingo duen ibilbidea honako hau izango da;Balda plaza, Santa Klara, Trino Uria Pakea aldetik, Julio Urkixo etorbidea, Balda Plaza, Plaza Berri, Kale Nagusia, Herriko Plaza, Umore Ona elkartea, Kale Nagusia, Aingeru kalea eta frontoia.

Bihar eguraldi txarra egingo balu, haurren danborrada igande goizera atzeratuko lukete. Kasu horretan, antolatzaileek bihar 16.00etan erabakiko dute irten ala ez. “Erabakia kaleko megafonia bidez jakinaraziko da. Igandean izatekotan eguerdiko 12.00etan izango da. Umeak 11.30ean Balda Plazan elkartuko dira”, agertu dute.

Azkoitiko Udalak aurreratu duenez, parte hartu nahi duten bost urteko haurrek oraindik aukera dute danborradan irteteko. Horretarako Udaleko Kultura sailarekin jarri beharko dute harremanetan;udaletxera gerturatuz edota 943 85 71 70 telefono zenbakira deituz. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902