Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mikel Aranburuk eta Ion Ansotegik entrenamenduak gidatuko dituzte

Pasaia eta Trintxerpe kirol elkarteak bisitatuko dituzte euskara orduz kanpoko jardueretan sustatzeko

2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Pasaia- Pasaia osorik bizitzekoegitasmoaren baitan, eskola orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko Pasaiako elkarteetara hainbat disziplinetako erreferente euskaldun bisitak egiten ari dira. Bisitetan erreferenteek elkarteetako haur eta nerabeen saioak gidatzen dituzte euskaraz. Horrekin, bai, haur eta nerabeek, baita, hezitzaile eta entrenatzaileek ere, euren erreferente direnekin hainbat jarduera euskaraz egiteko aukera izango dute.

Bisitak jasoko dituzten hurrengo elkarteak Pasaia eta Trintxerpe kirol elkarteak izango dira. Realeko jokalari izan diren Mikel Aranburu eta Ion Ansotegik entrenamenduak gidatuko dituzte.

Pasaia kirol elkartearen entrenamendua datorren asteartean 17.30ean Don Bosco futbol-zelaian, burutuko da. Trintxerpe kirol elkarteak jokalari ohien bisita Andonaegi futbol-zelaian jasoko du apirilaren 17an, 17.00etan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902