Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errotuluen arkitektura

Denda baten espaziorik esanguratsuena erakusleihoabilakatu da, dendaren aurpegia. Arreta gutxiagoeskaintzen zaie dendaren grafika eta errotulazioari, BB izen eta izendapenari

ULA IRURETAGOIENA - 2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 11:13etan eguneratua

La librería Auzolan, sita en la calle San Gregorio, 3, cerrará sus puertas el día 28.

Auzolan liburutegia. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

La librería Auzolan, sita en la calle San Gregorio, 3, cerrará sus puertas el día 28.

BERRIKI, Iruñeko Auzolan liburu-dendaren itxierarekin esnatu gara. Urte luzez Iruñeko kale paisaiaren parte izan den denda baten bizitza-bukaerak tristura sortzen du: espazioa oroitzapenen gordailu baita, hala nola lan egiteko eredu baten heriotza. Sareetan liburu-dendak jokatu duen eskola funtzioa eta erreferentzialtasuna goraipatu da, dendak lotura eta istorio asko ekarri baitizkio Iruñerriari.

Arkitekto baten ikuspegitik berriz, deigarria egiten da Auzolan liburudendaren erakusleiho eta grafikoaren diseinua. Nabarmena da dendaren irudia letren diseinu zaindu batek osatzen duela, dendaren fatxada eta leihoetara zehatz egokiturikoa. Antzinako denda bat ixten denean, berarekin batera joan ohi da garai bateko denden presentzia kalean ulertzeko modu bat.

Urte luzez zutik iraundako, ongi eraikitako eta diseinaturiko eraikinak ondare arkitektoniko bilakatzen ditugu, betirako gurekin egon daitezen. Denden diseinuarekin ez dugu modu berean jokatzen –uste dugu barne diseinuak ez duela eraikinen kategoriarik–. Eraikuntzak garai bakoitzaren balio-sistema eta ulerpenak agertzen ditu, izan eraikin edo denda. Baliteke gai honen inguruan hausnarketa bat planteatu behar izatea, ondareak gure identitatearen babesa mantentzearen helburua badu, aktibitate ekonomiko herritarrak ere identitatearen babesari ekarpena egin liezaiokeelako.

HERRI PAISAIAREN PARTE Seguru gutako askoren burutik pasa dela gure herriko denda mitikoen argazki bilduma bat egitea, gure herriko pertsona adinduen ahotsetik istorio-grabaketak egitea bezalaxe. Herri paisaiaren parte direlako pertsonak, eta baita ingurune materiala ere. Argazki historikoetan kaleen zoruak, eguneroko bizitzarekin lotura zuten objektuak eta espazioen materialtasuna ikusten ditugunean –fondoko eszenografia arkitektura da–, antropologia ariketa bat egiten ari gara, aldi berean. Pertsonen bizimodu, behar eta interesen inguruko informazioa materian irakurgai dela, alegia. 

Denden erakusleihoak, sarreraateak eta errotulazioak kaletik ikusten diren lehen solairuetako eszenografia eratzen dute. Errotulazioa dendaren izen grafikoa da. Batzuetan paretara pegaturik, urri paretari elkartzut zintzilik. Izena eta logotipoa –sinbolo grafiko bat– oso garrantzitsuak dira identitate bat eratzeko unean, izan enpresa bat zein herri bat.

BALIO IDENTITARIOAEsaterako, euskal identitatearen osaketan euskal tipografia bat egin da, lauburuarekin batera sortutakoa. Euskal tipografiak masa beltz handia du, egurrez egina izateko, ukitu arkaikoa gaineratu nahi izan zaiolako, hala nola mendia duen lurralde baten izaera tipografiaren kontakizuna helarazi. Euskal Herriko Unibertsitateak ere Chillidak egindako logotipoa du, identifikagarritasun maila handikoa, eta duela urte pare bat tipografia propio bat sortu zuen identitate-marka gisa. Bilboko denden tipografia eta grafikoen inguruan Koldo Atxagak ikerketa burutu eta liburu batean jaso zuen (Bilbao tipográfico, 2007), Bilboko paisaia urbanoaren lanketa historikotzat hartu daitekeena. Adibide horiek grafikagintzaren balio identitarioa azpimarratzen dute.

Gaur eguneko denden diseinuan errotulazioak hartu duen bidea garaikidetasunaren azkartasun eta efimerotasunaren ondorioa da, letrengan eroria. Denda askoren bizitza laburrak gure garaia azaltzen du, eta materialtasun eta grafikoetan estanpaturik ageri da. Ez da arrunta latoiz edo harriz egindako errotulazioa, eta bai berriz, binilo batean inprimaturiko irudi plano eta plastifikatua. Behin behinekotasunaren materialtasuna da hau. Bada hiru hilabeteko iraupena ere izan ez duen dendarik, eta horrek espazioaren eraikuntzan isla zuzena du, inbertsio txikia, azkar eraiki eta deseraikitzeko aukera diseinuaren funtsa baita –diseinua dagoen kasuetan–. Garai bateko dendetako errotulazioa gai garrantzitsua zen, ezagutzera emateko nola izendatu ez baitzen hala moduzko zeregina. Dendaren fatxada propio bat egiten zen eta bertan grafikoak leku zentrala zuen. Material nobleak erabiltzen ziren, gogorrak, pisutsuak, indartsuak. Iraungitze data luzearekin, dendaren lema gisa. Garaiko teknologia eta tokiko artisautzaren lekuko materialak erabiltzen ziren, oso lan zainduak, arotz, errementari eta harginen lan taldean.

Heroiko hitza bolo-bolo dabilen garai honetan, baliteke garai bateko denden diseinuaren grafikagintzaren defentsa egitea herri-identitatearen ekintza heroiko gertatzea egunen batean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902