Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Masterra

Karmele Jaio - 2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 11:30etan eguneratua

Cifuentesen masterra gora eta behera, guk ere zenbait gaietan masterrak egin ditugula uste dugu, baina ez. Gauza ba-tzuk edozelan ikasi ditugu, sexua esateko. Zer irakatsi digute eta, larriago dena, zer irakasten diegu gaur egun gaztetxoei sexu harremanei buruz? Sexuaz hitz egiten diegunean, beti behar baino gutxiago, gaixotasunak edo desiratuak ez diren haurdunaldiak saihesteko helburuarekin egiten dugu. Guk hori ere ez genuen izan ia, baina gaurko gazteen heziketa sexuala hiru hitzetan laburbildu daiteke: "Erabili ezazue kondoia". Hortik aurrera, dena da misterioa, dena bakoi-tzak deskubritu beharrekoa. Baina nola? Imajinazioarekin? Pelikuletan ikusitakoarekin? Argi dago, gaur egungo heziketa sexuala pelikula pornoetan ikusitakoan oinarritzen dela. Guk zailagoa genuen, baina gaur egun eskuan telefono bat edukitzea besterik ez da behar eszena pornoak ikusteko, eta, ez zaitezte engainatu, zuen seme-alaba nerabeek, porno latzena ikusten dute zuek oparitu dizkiozuen azken generazioko mugikor horietan.

Eta denok dakigu zer erakusten duten porno pelikula hauek gizon eta emakumeek munduan duten lekuaz, pertsonen arteko harremanez, errespetuaz, indarkeriaz Sexu harremanak hori direla sinetsita hazten dira eta hori buruan doaz plazara, herriko jaietara, edo diskotekara ligatzera. Eta non erakutsi behar digute ba nola egiten den besteari errespetuaz plazera emateko edo norberak plazera lortzeko?

Argi daukat beste era batera ikasiko bagenu sexua, sexu eraso gutxiago gertatuko liratekeela, eta harreman orekatuagoak izango genituzkeela, eta beldurrik gabe plazera bilatzea errazago izango luketela gaurko gazteek. Sexua gure harremanen parte bat da, eta guraso, eskola eta gazteengan ardura duten abarrek, ezin dute utzi heziketa hori pornoaren industriako jabeen eskuetan. Eta hori egiten ari gara gaur. Ez da nahikoa sexualitateari buruzko ikastaro bat ematea noizbehinka. Harremanez ari gara. Guk ere masterra behar dugu. Master ofiziala, zigilu eta guzti. Cifuentesek bezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902