Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Helduentzako bertso eskola izango da Alegian

Inguruko herrietako zaletuek ere ateak zabalik izango dituzte maiatzaren 9an hasiko den ikastaroan

2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Alegia- Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak helduentzako bertso eskola tailerra antolatu du Alegia eta inguruko herrietarako.

Maiatzaren 9tik ekainaren 6ra bitartean luzatuko da tailerra eta saioak asteazkenetan izango dira 19.00etatik aurrera. Saioak non izango diren, izena ematen duen jendearen arabera zehaztuko da. Alegiarrak ez ezik, inguruko herrietako bertsozaleak ere gonbidatu dituzte tailer honetara, hau da, Ikaztegieta, Altzo, Baliarrain, Orendain, Amezketa, Abaltzisketa eta Bedaioko herritarrak.

Tailerrak 40 euroko prezioa izango du eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko datorren apirilaren 30era bitartean. Interesa dutenek 695 751 450 telefono zenbakira deitu beharko dute aurrez edo harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman ahalko dute izena. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902