Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lakuako jantokiaren online ordainketako sistema, saritua

2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 12:58etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik "CNIS 2018" saria jaso du, gaur arratsaldean, Madrilen, "Administrazioan eskudirurik gabe ordaintzeko soluziorik onenari" emana, "Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian lan egiten dutenentzako jantokiko tiketen bizi-zikloa digitalizatzeko" proiektuarengatik. Eusko Jaurlaritzak eraldaketa digitalarekin duen konpromisoa aitortzen du sariak, kasu honetan, Lakuako jantoki zerbitzuaren online ordainketaren kudeaketarekin. Madrilen izan den "Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen VIII. Kongresu Nazionalaren" esparruan eman da.

"Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian lan egiten dutenentzako jantokiko tiketen bizi-zikloa digitalizatzeko" proiektua ekimen aitzindaria da zerbitzu publiko konparatuan, eta jantokiko zerbitzua bazkari-tiket birtualen bidez ordaindu eta kobratzean datza. Bazkari-tiket horiek aurretik eta online erosten dira. Banku-txartelaren bidez ordaindu ondoren, erabiltzaileak tiket birtuala jasotzen du bere sakelako telefonoan, Lakuako jantoki-zerbitzua ordaindu eta kobratzeko balio duena.

Hori ezarrita, Eusko Jaurlaritzak ordaindu eta kobratzeko prozesu osoa digitalizatu du, eta ondorioz, nabarmen aurrezten ditu kostuak eta denbora. Lan errepikakor asko eta eskuzko zereginak ezabatu egiten dira horrela, baita ekipamendu fisikoaren zati bat ere, eta langile publikoek ez dute une oro eskudirua gainean eraman beharrik.

Ekimenak onura ugari dakar, batez ere, jantokiko zerbitzuan diharduten langileentzat, orain arte, jantokira joan aurretik, paperezko tiketa erosi behar baitzuten, eta zerbitzuko enplegatuentzat, lehen eskuz kudeatu behar baitzituzten eskudiruzko ordainketak eta tiketak berak.

PROIEKTU AITZINDARIA

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik adierazi duenez, Lakuako jantokiko ordainketa sistema "aitzindaria da eta erronka garrantzitsua izan da teknika eta ordainketaren segurtasunaren aldetik, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitza zentraleko langileei zuzendutako lehen aplikazio mugikorra da-eta". "Gure helburua da jantokiko zerbitzua erabiltzeko erraztasunak ematea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, legealdi honetarako, ezarri duen xedeari erantzutea, hots, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren (PEGIP 2020) 6. ardatzean jasotzen den Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoak finkatzekoari".

Javier Bikandik adierazi duenez, "zerbitzuaren arrakasta ikusirik, une hauetan, lanean ari gara sistema hau Gobernuko beste zerbitzu batzuetara hedatzeko, eta datozen hilabeteotan, edozein erakunderen eskura jarriko da, euskarri berrerabilgarrian".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902