Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiak estrategia eta proiektuak aurkeztu ditu smart city-en goi-bileran

2018(e)ko apirilaren 5a, osteguna - 13:25etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Donostiak Estatu Batuetako enpresa, udalerri eta ikerketa-zentro ugari erakartzen dituen hiri adimentsuen Biltzarrean (Smart Cities Connect). Oraingoan, Kansas hirian izan da (AEB). Bertaratuek Donostia ezartzen ari den Smart planari buruzko informazioa jaso zuten, etorkizuneko ikuspegiaren zerbitzura dagoen instrumentu gisa;alegia, hiriari buruzko proiektu adimentsua, iraunkortasun soziala, ekonomikoa eta ingurumen-arlokoa bultzatzen dituen eraldaketa-estrategia aplikatzen duena. Donostiako Sustapeneko Euken Sesé kudeatzaileak hiria bete-betean lantzen ari den bi programa nagusi azaldu zituen: Replicate eta SmartKalea. Munduko garrantzitsuenetarikoa den biltzarrean, kontinente guztietako smart hirietako 400 ordezkari baino gehiagok hartzen dute parte, eta 300 bat erakustegi eta 2.500 bat aditu biltzen dira.

Edizio hau martxoaren 26tik 29ra bitartean egin zen, eta Donostia Europatik gonbidatutako hiri bakarra izan zen, eta, smart city-ri buruzko proiektu ezberdinak aurkezteaz gain, eztabaida-panelaren inguruan estrategiak eta esperientziak partekatu zituen San Francisco, Orlando eta Cary bezalako hiriekin, Ipar Carolinako estatukoekin. Nahiz eta Udal horien erakundeak Donostiakoetatik ezberdinak izan, zehazki teknologiekin, berrikuntzarekin edo digitalizazioarekin loturiko udal-departamentuen inguruan, guztiak ados agertu ziren herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hiriei adimena ematearen prozesu honetan jorratu beharreko erronka garrantzitsuenei dagokienean.

Donostiako esperientziaren berri Donostiako Sustapeneko, ehun urtetik gorako udal-sozietateko kudeatzailea den Euken Sesék eman zuen. Besteak beste, hiriaren kokapena, biztanleriaren datuak, tokiko ekonomiako produkzio-sektoreak eta hiriaren garapen ekonomikorako udal-sozietate instrumentalaren historia azaldu zituen lehendabizi, eta, ondoren, Donostiak hiri adimentsuen eremuan hedatutako proiektu ezberdinak eta estrategiak jorratu zituen.

Modu horretan, parte-hartze dinamikatik sortzen diren esperientziak azaldu zituen, behetik gora eta epe ertain eta luzerako prozesuetan sortzen direnak eta gailu teknologiko ezberdinak pixkanaka-pixkanaka jartzearenak;esate baterako, Kale Nagusian eta Altzako pasealekuan kokatutako "smartkaleako" bizilagunekin, saltokiekin eta tabernekin landutako lankidetza.

Mahai-inguruan azaldutako bigarren eredua goitik beherako prozesuetan oinarritu zen, Europako Replicate programaz (H2020 programaren barruan batera finantzaturiko, SCC1 Smart Cities and Communities Europako Deialdia aritu zen. Programa horren buru da Donostiako hiria, eta jarduera gehienak Txomin-eneako auzo berrian egin dira. Gainera, jarduera horiek Europako beste hiri batzuekin partekatzen ditu, nazioarteko kontsortzioa osatzen duten 38 bazkideren artean.

Mahai-inguruaren esparruan, Amerikako hiriek Donostiarekiko harridura erakutsi zuten oro har;halaber, mende batetik gorako sustapen-sozietatea izateagatik ere harrituta agertu ziren. Donostiako smart proiektuei dagokienez, proiektu-mota horietan tokiko aktore ezberdinek parte hartzea eta udalerriko bertako departamentu arteko lankidetza baloratu zituzten.

AEBeko hirien kasuan, parte-hartzaileek honako gai hauek azpimarratu zituzten batik bat: alde batetik, herritarren segurtasunik eza eta zibersegurtasunean oinarritutako neurri berriak garatzeko premia;eta, bestetik, smart aplikazio berriak garatzea sentsorikan oinarritutako teknologiekin eta hiri horietan trafikoaren pilaketaren inguruko arazo larriak arintzeko tokiko kudeaketa hobetzera bideratutako informazio-programak garatzea. Azkenik, sistemak integratzeko arazo handiagoak identifikatu ziren, Amerikako udalerrien papera eta, Europako kontinentearekin alderatuta, proiektuak finantzatzeko dauden zailtasunak.

Mahai-inguruan, parte-hartzaileek burututako jardunbide egokiak eta erronkak ikertu eta identifikatu nahi ziren, eta bi kontzeptutan oinarritu zen: herritarren bizimodua eta gobernantza. Moderatze-lanak Nina D'Amatok egin zituen, San Francisco hiriko Teknologia Departamentuko buruak. Donostiaren izenean Euken Sesék parte hartu zuen, Orlando (Florida), Cary (Ipar Carolina) eta San Franciscoko (Kalifornia) ordezkariekin batera.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902