Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nerabeentzako egitaraua antolatu du Tolosako Topaguneak

Mendi martxa eta pizza afaria, zaldian ibiltzeko txangoa, zinemara irteera eta jolasak izango dira aste honetan

Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Tolosa- Hainbat ekimena izango dira datozen egunetan Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topagunean. Programazio berria osatu dute eta 12-17 urte bitarteko gaztetxoek, besteak beste, irteerak egingo dituzte, txapelketak eta ikastaroak.

Lehenengo ekimena bihar izango da, osteguna. Nerabeek mendi martxan eta pizza afarian parte hartzeko aukera izango dute Topagunean. Mendi martxa 15.00etatik 18.00etara izango da eta 18.00etatik 21.00etara pizzak egin eta afalduko dituzte.

Ostiralean, berriz, zaldian ibiltzera joango dira, Zizurkilen dagoen Muga Ranchera. 10.00etan San Frantzisko eliza paretik irtengo dira parte-hartzaileak eta izen-ematea aurrez egin behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo kultur etxean presentzialki.

Asteburura begira, larunbatean zinemara joateko proposamena egin du Gazte Topaguneak. Kasu honetan ere, izena eman behar da Topagunearen sare sozialen bitartez edo kultur etxean. Igandean, berriz, Trianguloan jolasean ekimena egingo dute. Parte-hartzaileek diaboloak, mahai jolasak, margoak eta abar erabiliko dituzte 16.30etik 20.30era. Euria eginez gero, Topagunean egingo dute.

Datorren asterako ere nerabeen-tzako ekimenak antolatu dituzte. Hilaren 14an, billar txapelketa izago da;apirilaren 20an, ostirala, sukaldaritza ikastaroa eta, azkenik, apirilaren 27an, ostirala, kirolaren eguna ospatuko dute egitarau zabalarekin. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902