Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berrikuntzak egin dituzte Zarauzko udal baratzeetan

Bi panel jarri dituzte eremuan eta bi bidexka ere egin dituzte

Ane Roteta - Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Abendañoko udal baratzetako bat.

Abendañoko udal baratzetako bat. (N.G.)

Galería Noticia

Abendañoko udal baratzetako bat.

Zarautz- Zarauzko Udalak 160 lursail ditu Abendañoko eremuan, eta herritarren artean daude banatuta baratza ekologiko horiek. Gauzak horrela, eremu horien erabilera eta erabiltzaileen lana errazte aldera, zenbait hobekuntza egin dituzte Udaleko brigadako langileek. Hala adierazi zuen behintzat Patxi Elola zinegotziak joan den astean.

Batetik, baratzeetako arau garrantzitsuenak bi paneletan jarri dituzte (baratzeko bi guneetan), eta arauez gain, lursailen zenbakiekin eta maparekin osatutako irudiak ikus daitezke bertan. Bestetik, euriteek lokatza sortzen dutenez, bi bidexka ere egin dituzte erabiltzaileei bertan ibiltzea errazago egin ahal izateko.

Bestalde, Elolak jakinarazi zuenez, 160 lursail horietatik batzuk libre daude momentu hauetan, eta lursailen bat erabili nahi dutenek udaletxera jo dezakete izena emateko. Horretarako, zinegotziak zehaztu zuenez, erretiratuek eta langabeek dute lehentasuna, baina une honetan baratza batzuk inorrek erabiltzen ez dituenez, edozein herritarrek eman dezake izena.

Eta negua gogorra izan denez eta euri asko egin duenez, eremu ba-tzuk landu gabe daudela azaldu zuen: “Uste dugu behin udaberria iritsita erabiltzaileek gehiago landuko dituztela lurrak. Baina, horrela ez baldin bada, erabiltzaileek lur eremua galtzeko arriskua izango dute. Baratza lantzen ez duenari arrazoia galdetuko diogu, eta justifikaziorik ez badu, kendu egingo diogu, beste herritar batek baratza hori lantzeko aukera izan dezan”.

Jakoba Errekondoren hitzaldiaBerri horien guztien berri emateaz gain, Elolak beste albiste bat aurreratzeko aprobetxatu zuen pren-tsaurrekoa. Izan ere, Jakoba Errekondo adituak hitzaldi bat eskainiko du laster Zarautzen baratza ekologikoen erabiltzaileentzat edo beste edozein herritarrentzat lagungarri izan dadin. Dena den, oraindik ez dago horretarako data zehatzik. Horren inguruko informazioa datozen egunotan emango dutela jakinarazi zuen zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902