Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Oñati Bizirik4’ diskoa aurkeztuko dute larunbatean

Era guztietako doinuak izango dira entzungai herriko hamabi talde zein bakarlarik sortutako hogei abesti biltzen dituen lanean

2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Diskoaren portada.

Diskoaren portada. (N.G.)

Galería Noticia

Diskoaren portada.

Oñati- Oñati Bizirik egitasmoak bere laugarren diskoa kaleratu du eta aurkezpena datorren larunbatean egingo dute Antixena gaztetxean. Duela hamabi urte martxan jarritako proiektuaren helburu berak dituzte: herriko musika talde berriei aukera bat ematea, sortutako abestiak plazaratzea eta jendeari euren sorkuntza ezagutzera eman ahal izatea. “Horrekin batera, herrian bizirik (aktibo) dauden taldeei ere diskoan parte hartzeko proposamena luzatu izan diegu”, adierazi dute bultzatzaileek.

Oraingo diskoan, laugarrena, hamabi talde eta bakarlari izango dira en-tzungai: Urko Arregi (bertsoa), Pobresiak, Valls eta Izar, Aitor Regueiro, Iker Martinez, Potx eta Lotx, Gaitzerdi, Herstura, Broken Legacy, Zuen Azkena, Utopia eta Txua. Beraz, egindakoa erakusteko unea heldu da Antixenako agertokian. Hilaren 7an, Potx eta Lotx pailazoen emanaldiarekin hasiko da ekitaldia, 17.00etan (sarrera, hiru euro), eta ondoren, kontzertuekin gozatzeko aukera egongo da, 18.30etik aurrera;kasu honetan, bost euroren truke CDa ere emango dute.

Oñati Bizirik bultzatzaileek azpimarratu dutenaren arabera, ”autogestioa” du oinarri ekimen honek. ”Besteak beste, guztioi dagokigu diskoari forma ematea, grabazio egunak zehaztea, soinu teknikariarekin ados jartzea eta finantziazio bideak aztertzea”, diote. Eta, bide horretan, diskoaren salmenta zein aurkezpen kontzertua dituzte finantziazio bide nagusi.

Era honetan, Oñati Bizirik4 diskoa ohiko tabernatan jarriko dute salgai lau eurotan: Boga, Arrano, Ona, Pako, Ongi eta Itturrin. - A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902