Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urretxuk Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu du

Hizkuntzen erabileraren kale neurketa egin du eta Euskaraldian parte hartuko du

Asier Zaldua - Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Urretxuko Gernikako Arbola plaza, atzo arratsaldean.

Urretxuko Gernikako Arbola plaza, atzo arratsaldean. (A.S.)

Galería Noticia

Urretxuko Gernikako Arbola plaza, atzo arratsaldean.

Urretxu- Urretxuko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu du, aho batez. Horretaz gain, hizkuntzen kale neurketaren berri eman du eta Euskaraldian parte hartuko duela jakinarazi du.

Plan berriaren indarraldia lau urtekoa da. Planak 16 esparru ditu: familia transmisioa, irakaskun-tza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia-kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa.

Ekintza plan berrian 43 neurri aurreikusi dira. Irizpide orokorrak, gaur egun egiten diren ekintzei jarraipena ematea eta ekintza edo ideia berriak lantzea da. Egitasmo berri hauek Euskalgintza Forotik etorriko dira. Bereziki, familia transmisioa lantzen duen lantaldetik.

Administrazioari dagokionez, 2018an seigarren plangintzaldiari hasiera emango dio eta urtean zehar Udal barruko Euskara Plana landuko du. Ondoren, osoko bilkurara eramango du.

Hizkuntzen erabilera Udalak, Zumarragakoarekin batera, hizkun-tzen erabileraren kale neurketa ere egin du. 7.706 pertsonen erabilera neurtu du. %22,3 euskara erabiltzen ari zen, %75,2 gaztelania eta %2,5 beste hizkuntzak. Euskararen erabileraren bilakaerari dagokionez, 2001ean %22,7koa zen, 2005ean %22,7koa, 2009an %18,9koa, 2013an %23,4koa eta 2017an %22,3koa.

Urretxuko derrigortasun indizea (Eustatek argitaratu berria) %68,42koa da. 6.710 dira bi urte eta gehiagoko biztanleak eta horietatik 4.024 euskaldunak dira. 1.134 ia euskaldunak dira (hizkuntza ulertzen dute) eta 1.552 erdaldunak dira.

Horretaz gain, Urretxuko Udalak Euskaraldian parte hartuko du. Iazko azaroaren 30ean euskararen nazioarteko eguneko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez eta bertan euskararen erabilera suspertzeko lan egingo duela hitz eman zuen.

Euskaraldia Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topagunea koordinakundeak proposatutako dinamika da. Azken urteotan herri ezberdinetan era soltean egin diren dinamikak toki guztietan batera egingo dira, egun jakin ba-tzuetan.

Euskaraldiaren lehen helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, Hamaika Egun Euskaraz ekimena gauzatu nahi da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi dituzte.

Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere).

Belarriprestak, berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz ari-tzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek.

Hamaika egun horiek fruiturik emango balute, aurretik urtean zehar egingo den lanketaren ondorioz izango da. Hori dela eta, ekimena dinamizatzeko talde motor bat sortu da. Hurrengo bilera apirilaren 18an izango da: 18.30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Nahi duten guztiek parte har dezakete.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902