Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko da Ibarran Pazko Asteko egitarau berezia

Apika taldeak haurrentzat ipuin-kontaketa saioa aurkeztuko du kultur etxean, 17.00etan

M.S.S. - Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ibarra-Haur eta gaztetxoei zuzendutako egitarau berezia prestatu du Ibarrako Udalak aste honetarako. Gaur hasiko dira ekitaldiak, kultur etxean 17.00etan izango den Haur jolasa ipuin-saio antzeztuarekin.

Apika taldeak aurkeztuko du gaurko ipuin-kontaketa saioa. Ikuskizuneko bi pertsonaiek jostailuak banatu beharko dituzte “neskentzako eta mutilentzako” balira bezala, baina konturatuko dira hobeto pasatuko dutela “denok elkarrekin jolasten badute”.

Ostirala bitarteBihar egitarauak jarraituko du Pantzart taldearen Plisti-plasta txotxongilo-antzerkiarekin. Hiru urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ikuskizuna da;orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute formak eta panpinak bertan mugitzeko.

Ostegunean, aldiz, Kutxaka. Ipuinak eta marrazkiak emanaldia iragarri dute 5-10 urte bitarteko haurrentzat. Lankuk eskainiko du saioa;“ipuin, elezahar eta istorio pila dauzkagu buruan biraka. Dantzan dabiltza handik hona eta denak ordenatzen hasi gara”.

Ostiralean, azkenik, Rosa ipuinen lurraldean txotxongilo-emanaldia izango da hiru urtetik gorakoentzat. Ipuin antzeztu honen xedea neska-mutikoak ingelesarekin harremanetan jartzea da, betiere haurrak jolas-giroan murgilduz.

Aste osoan antolatu diren emanaldi guztiak 17.00etan izango dira, kultur etxean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902