Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lau kontzertu eta apustu bat egingo dituzte Legorretan

Hori Galduak, Libe, Ruper Ordorika, EH Sukarra, Zesura eta Agresión Verbal taldeak izango dira

M.A. - Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Legorreta- Egitarau oparoa osatu dute hasi berri den udaberri honetarako Legorretan. Hain zuzen ere, datorren aste eta hilabeteetan Herri Antzokian lau kon-tzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira, oraingoz;beraz, oraindik ere posible da beste hainbat eskaintza gehitzea.

Gauzak horrela, datorren apirilaren 13an, Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertuak ikusteko aukera egongo da iluntzean. 22.30ean hasiko dira taula gainean erritmoa jartzen zumarragarra eta gasteiztarra. Apirilaren 27an izen ezagun bat izango da Legorretara joango dena. Ruper Ordorika izango da antzokiko oholtzara igoko den artista eta saioa 19.30ean hasiko da. Kasu honetan, kontzertua eserita ikusteko izango dela jakinarazi dute antolakuntzako kideek.

Maiatzaren 4an, berriz, EH Sukarra taldeak emango du kon-tzertua, iluntzeko 22.30etan hasita. Ekainaren 15ean, bestalde, Zesura eta Agresión Verbal taldeen kontzertua izango da, ordu berean. Emanaldi honekin amaituko dira oraingoz antolatuta dauden kon-tzertuak. Hala ere, musikaz gain, izango da zertaz gozatua. Ekainaren 8an, 19.30ean, ostirala, bertsoz girotutako apustu bat izango da, Odei Lopez eta Imanol Iruarriz ordiziarrekin.

Bestalde, bada berritasun bat: lau kontzertuetarako bono bat eskuragai egongo da legorretar guztientzat. Bono hori 15 euroan erosi ahalko dute langileek eta adintxikiko, ikasle, langabe eta jubilatuentzako 10 euro balioko du bonoak. Apirilaren 13ra bitartean egongo dira eskuragai Udaletxean eta Kultur Etxean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902