Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Agur Aste Santuari jai giro onean

Hondarribiarrek zein bisitari askok ere gustura pasa dute Pazko Astelehena, Guadalupeko santutegiko inguruetan

Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 3a, asteartea - 09:35etan eguneratua

Herri kirolek tartea izan ohi dute urtero Guadalupen.

Herri kirolek tartea izan ohi dute urtero Guadalupen. (X.S.)

Galería Noticia

Herri kirolek tartea izan ohi dute urtero Guadalupen.Sokamuturrean arrisku uneren bat bizi izan zen atzo Guadalupen.Guadalupeko Kantina, berreraikitzeko lanen zain.Toka txapelketako irabazleen eta Alkartasuna elkarteko antolatzaileen talde-argazkia.Lizaso eta Egañaren bertsoak egun honetako klasikoa dira dagoeneko.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Aste Santuko erlijio ekitaldiek ospe handia dute Hondarribian. Mendetan egin izan ziren ia modu berean mantendu dira, belaunaldiz belaunaldi, Ostiral Santuko Isiltasunaren Prozesioa bezalako ekimenak.

Baina erlijioarekin batera, Pazko jaiak ere badira Hondarribian, ez hain ezagunak edo erakartzaileak agian kanpotarrentzat. Astelehenekoa izaten da egun nagusia, Guadalupeko santutegiko inguruan egiten den egun osoko ekitaldi programarekin. Atzo ere, ehunka hondarribiar eta bisitari asko ere bertaratu ziren.

Eguna lainotsu esnatu zen baina euririk ez zuen egin. Honela, goiz erdirako, oso animatuta zeuden Guadalupeko inguruak. Alde batetik, bi dozena inguru posturekin elkagai eta artisautza azoka izan zen. Hurreratu zirenek, jatorri eta izendapen desberdinetako gaztak, hestekiak, eztia eta gozoak, eskulanak eta beste asko ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan zuten.

Udalarekin batera jai honen antolaketan aritzen den Alkartasuna elkarteak ere urteroko toka txapelketa egin zuen. Hogeitalau gizon eta emakumek hartu zuten parte. Gizonezkoen artean, Carlos Irastorza, Prudencio Olano eta Dey Oyanguren izan ziren hiru lehenak eta Juanjo Alza hondarribiar onena, eta Mariaje Olanok irabazi zuen emakumeen arteko lehia.

Hondarribiko Musika Eskolako trikitilarien doinuak, Hodei Iruretagoiena eta Jakes Iruretagoiena aita-seme harrijasotzaileen eta Ernesto Bihurri Ezpeleta eta Telletxea aizkolarien erakustaldiak, umeentzako jolasak, sokamuturrean bigantxen aurrean korrika eta saltoan aritzeko aukera edo Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak ez ziren falta izan, ohiturari jarraiki, Pazko Astelehen honetan Hondarribian.

Kantinarik gabeBertaratutako guztien ahotan izan zen desberdintasun nabarmen bat izan zuen, hala ere, atzoko egunak. Zer litzateke Pazko Astelehena edo irailaren 8a Guadalupen, hango Kantinarik gabe? Zoritxarrez, joan den urrian hasitako berritze-lanetan, haize bolada batek taberna historikoaren eraikina bota zuen eta orain, berri baten proiektua prestatzen ari dira. Faltan bota zuten atzo askok Kantina.




COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902