Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Iritzia Gasteizko legebiltzarrean ehuneko ehun euskaraz

Naziogintza Taldea - Lunes, 2 de Abril de 2018 - Actualizado a las 08:09h

Batzuek fase berria deituko diote, beste batzuek aldez aurretik iragarritako eredu baten krisia, baina, edozein modutan, oso zabaldua dago euskararen "berreskurapena" EAEn agortuta dagoen bide batean dagoela sartuta. Hots, orain dela 35 urte hasi zen bideak eman duela eman beharrekoa, gutxi edo asko. Horrek ez du esan nahi egindakoa alferrikakoa izan denik, baina bai badaudela makina bat arrazoi, bai hizkuntza politikak eraberritzeko, bai euskararekiko jarreretan aldaketak bultzatzeko. Egoera kritiko horren jakitun, jendarte eta politika eragile batzuei ez zaie axola euskara;haientzat euskara bigarren mailako gaia da. Euren ustez euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun ezintasunak ez du agenda informatiboetan egon behar;ez du arreta berezirik behar;izan ere, askotan, euren asmo gorenetarako traba moduan ikusten dute gaia. Horiek alde batera utzita, euskararekin sentiberagoak izan beharko luketen eragile politikoek beti jo-tzen dute, berreskurapenaz hitz egitean, ardura guztia herritarren gainera botatzera, zama gainetik kendu nahian edo. Eurentzat ez dago legezkotasunean edo erakundetze sarean akatsik eta horren ondorioz aldaketarik egin beharrik. Orain dela 35 urte egin zenarekin nahikoa da.

Jokaerak aldatu beharrean jarri dute ba-tzuek euskara indarberritzeko giltza. Hala esaten digute behin eta berriz. Hala esan zigun Bingen Zupiriak 2017ko euskararen egunean hainbat egunkaritan ateratako artikuluan. Jende askok ikasi du euskara, baina zer gutxi erabiltzen den, zioen nahigabetuta kultura ‑sailburuak, eta, egoera kezkagarriaren aurrean, erraza iruditzen zitzaion konponbidea: gaur gure beharrizanik handiena erabilerari astindu bat ematea da. Euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzea. Bitxia hor ere, ohikoa den legez, aldatu behar horretan elite politikoa salbuetsita geratzen zela: jende askoren konplizitatea behar dugu horretarako. Besteak beste hiztun zaharrona eta berriena... lider, gizarte-buruzagi eta jende ezagunarena, euskarak haien ezpainetan prestigioa har dezan... enpresari, kudeatzaile eta langileena, euskara lan ‑mundura eramateko. Ez dago politikoen aipamen espliziturik, kasualitatea ote?
Deigarria da herritarrari behin eta berriz luzatzen zaion eskaeraren, ia exijentziaren, aldamenean, zer gutxi emateko gertu dagoen klase politikoa. Zeinen gutxitan ikusten ditugun eredu modura jokatzen eta herritarrari eskatzen dizkioten pareko urratsak ematen! Urrun dago klase politikoa eredugarria izan beharko lukeen jokaeratik. Behin eta berriz politikari euskaldun asko entzuten ditugu erdaraz hitz egiten, euskararen egoera euren arazoa izango ez balitz bezala. Askotan ematen du euskararen presentzia, euskaraz hitz egitea, traba modura bizi dutela politiko euskaldun batzuek, agian uste dutelako euskarak ez diola uzten bere mezua modu argi eta zuzenean transmititzen, edo, okerragoa dena, beharbada uste duelako euskaraz hitz egiteak erakargarritasuna kentzen diola bere mezuari. Baina bada garaia herritarrok ere klase politikoari eskatzeko konpromisoak har ditzala, herritarrari eskatzen dizkionaren parekoak.
Gasteizko Legebiltzarreko alderdi abertzaleen parlamentari gehien-gehienak euskaldunak dira. Hala ere, harrigarria egiten zaigu legebiltzarreko eztabaidetan euskararen ordez erdara entzutea maizegi. Zergatik ez dute beti euskara erabiltzen haien mintzaldietan? Zergatik ematen diote hain leku zabala erdarari? Uste dugu legebiltzarrean euskararen presentzia esklusiboak ez diola eragin kaltegarririk egiten politikaren mezuari, edo "izen onari". Erdararako joera horren aitzakia ere ezin da izan arazo teknikoa, baldin eta itzulpen zerbitzua badago. Kataluniako Legebiltzarrean alderdi aber-tzaleek %100ean erabiltzen dute katalanera, Galizian talde guztiek egiten dute galizieraz, Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleko kideek %54 egiten dute galesez. Asko eska-tzea al da Gasteizko legebiltzarrean politiko euskaldunek %100ean erabil dezatela euskara haien arteko eztabaidetan?
2018a sinbolismo handiko urtea izango da euskararentzat eta euskaldunontzat. Ehun urte beteko dira Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarretik, ehun urte Euskaltzaindiaren sorreratik, eta 50 hamar urte Arantzazuko biltzarretik, gure hizkuntza arautu zuen hartatik. Ehun urte hauetan arbasoek egindako ahalegin erraldoien ondoan, era guztietako jazarpena eta oinazea jasan behar izan dugu euskaldunok: debekuak, gutxiespenak, irainak;eta oraindik lotsatu egin behar al dugu? Hori guztia dela eta, konpromiso sendoa eskatzen diegu parlamentari euskaldunei, pertsonalki zein talde mailan, aurrerantzean legebiltzarreko eztabaidetan hizketaldi guztiak euskara hutsean egin ditzaten. Parlamentarien esku dago egitea, ezerk eta inork ez du hori oztopatzen.
Urte berrian, beraz, Naziogintza taldeak egindako proposamen honi gure sostengua ematen diogu, eta Eusko Legebiltzarrean parlamentari euskaldun guztiei %100ean euskaraz mintzatzeko konpromisoa eska-tzen diegu. l
J.I. Lopez de Luzuriaga, M. Urkola, A. Sarriegi etaJ. Albero (Naziogintza Taldearen izenean)


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902