Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeak frontoietan

Hernanik hilabete honetan raketisten ibilbidea eta bere historia 1917tik 1980 berreskuratuko du

Aitziber Mugaren erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 2a, astelehena - 11:25etan eguneratua

Emakume bat bere raketarekin Hernaniko frontoian.

Emakume bat bere raketarekin Hernaniko frontoian. (N.G.)

Galería Noticia

Emakume bat bere raketarekin Hernaniko frontoian.

Jarduera fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko Eguna apirilaren 6an izango dela eta, Raketistak Lehen eta Orain Kultur Elkarteak emakume raketistek kirolari egin dioten ekarpena isilpetik ateratzeko ekimena hartuko du Hernanik. Raketisten elkarteak helburu horrekin egitarau bat prestatu du. Hernanik ere bat egiten du asmo horrekin, emakumeek kirolaren historian izan duten eta duten garrantzia ikusgarri bihurtzeko helburuarekin, alegia.

"Pilotari hauek ekarpen garran-tzitsua egin diote kirolari, emakumearen kirolari bereziki, eta, hala ere, erabat ezezaguna da. Emakume horiek kirolaren historian merezi duten lekua eta garrantzia ematen lagundu nahi dugu", adierazi zuen Esti Aldeiturriagak, Jarduera Fisikoa eta Kirol zinegotziak, ekimen honen aurkezpenean.

Honenbestez, ekimenak hiru ardatz izango ditu: erakusketa bat bihartik apirilaren 12ra, Biterin;raketisten partida ostiralean 19.00etan, kiroldegiko frontoian;eta dokumental baten emanaldia apirilaren 12an 19.00etan, Biterin.

Erakusketari dagokionez, honek raketistek 1917tik 1980. urtera arte egindako ibilbidea jasotzen du. Izan ere, frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan ziren.

Neska gazteak, gehienak 15 urterekin, Madrilera joan eta bertan jokatzen zuten. Madrildik Ameriketara salto egin zuten batzuek eta neska horiek kobratzen zuten partidak jokatzeagatik. Euskal Herrian ez zituzten begi onez ikusten emakume aintzindari horiek, garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako;horregatik bere historia isiltasunean egon da orain arte. Baina kanpoan arrakasta handia lortu zuten. "Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe ;espektakulua ziurra zen", aipatu dute kultur elkartetik.

Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza honek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren garai hartan raketa eskolak.

Datorren asteetan erakusketa Ibarran ikusi ahalko da.

Dokumental batOstiraleko erakustaldian, emakume raketistek nola jokatzen duten ikusi ahalko da frontoian.

Azkenik, Raketistak lehen eta orain dokumentalak emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkeztuko du. "Ehunka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan, eta gu erabat ezjakin izan gara. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan", adierazi dute elkartetik.

Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, Agustina, Ramonita, Asteasu, Emili, Soroa eta Larramendi I emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri ematen da proiekzioan. "Gezurra dirudi, Soroa salbu, gainerako bost lagunek 90 urteren buelta dutenik", azpimarratu dute. Amaia Irazustabarrena Hernaniko raketista bertan egongo da ere.

"Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional. Egiaztatzea lortu dugun informazioarekin 1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatearen berri ematen dugu, ikuspegi orokorra izan dezazuen", esan dute Raketistak Lehen eta Orain elkartetik.

Elkartea egiten ari den lana bere fruituak ematen hasi da eta Errenteriako herrian, adibidez, Fanderiako frontoiari Agustina Otaola izena jarri diote herriko raketista hau goraipatzeko eta Agustinak berak omenaldi bat jaso zuen.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902