Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ametsen bidean, dantza bidelagun dute ordiziarrek

Amets Bide dantza taldeak hainbat ekintza antolatu ditu aurtengo urterako

M. Aranburu - 2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 06:03etan eguneratua

Dantzari eta musikariak, Ordiziako kaleetan barrena. Argazkiak: Amets Bide

Dantzari eta musikariak, Ordiziako kaleetan barrena. Argazkiak: Amets Bide

Galería Noticia

Dantzari eta musikariak, Ordiziako kaleetan barrena. Argazkiak: Amets Bide

ordizia- Arropa eta oinetako egokiak jantzi eta irribarretsu dabiltza Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideak aurtengo urtea antolatzen. Urtero-urtero hainbat ekin-tza egiten badituzte ere, aurtengoa bereziagoa izango dela aurreikusi daiteke. Alde batetik, Ordizia hiribildu izendatu zenetik 750 urte pasa direlako eta bestetik, Pujana dantza maisu ordiziarraren jaio-tzaren 150. urteurrena ere ospatuko delako.

Horregatik, dagoeneko buru-belarri dabiltza lanean taldeko kideak. “Guk ere gure alea jarri nahi dugu urteurreun honetan”, agertu du Izaro Intsausti, Amets Bide taldeko kideak. Maiatzaren 16an izango da dantzariak kalera atera eta Zortzikoa dantzatuko duten egun handia, eta beraz, 17an izango da Dantzari Txiki eguna. Zortzikoaren egunean, zortzikoa bera dantzatuko dute, baina, gainera, ezpata dantzaren segizio bat ere aterako dute aurten lehenengo aldiz: “Beasaingo Aur-tzaka dantza taldearekin elkarlanean egingo dugu aurten”, aurreratu du Intsaustik.

duela bi urteAurten, Aste Santuak pasa ostean hasiko dira berriz ere Zortzikoa dantzarako entseguekin, eta egun horretan dantza egin nahi duenak Amets Bide taldekoengana jo beharko du, 688 613 177 telefono zenbakira deituta.

Orain arteko esperientzia oso ona izan da antolatzaile eta partaideen-tzako. Duela bi urte, 2016eko maia-tzean aurkeztu zuen jendaurrean sortu duen Ordiziako Zortzikoa. Ekitaldi bizi eta jendetsua izan zen;guztira 70 dantzarik eta 15 musikarik parte hartu zuten, Barrena parkean hasi eta plazaraino joan zen soka-dantza batean. Ondoren, plazan, zortzikoa, ezpata-dantza, fandangoa eta arin-arina egin zituzten.

dantza emanaldiakEkitaldi horiek iritsi bitartean bestelako ekintza batzuk ere antolatu dituzte. Apirilaren 7an, esaterako, arratsaldeko 18.00etan, Jaiak ospatuko dira Gaintzan eta bertan Iragana eta oraina uztartuz emanaldia eskainiko dute. Ondoren herri afaria izango da eta eguna borobiltzeko Guri 5 erromeri taldea igoko da taula gainera.

Apirilaren 14an, bestalde, Oianguko erromeria oinarri hartuta, Oiangu parkean egingo den festan ere izango dira. Ekitaldi berezia izango da hau ere: Belaño Taldearen eskutik urteurreneko kantaren estreinaldia egingo dute eta horrekin batera bideoklip grabaketa ere bai. Beraz, maiatzera bitarterako, behintzat, ekintza sorta zabalarekin dabiltza lanean dan-tzariak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902