Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo komertzio gunea euskalduntzea du helburu Udalak

Azkeneko Osoko Bilkuran aho batez onartu ziren merkataritzan euskara erabiltzeko laguntzen kopurua handitzea

2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 06:03etan eguneratua

Beasaingo kale nagusiko irudia.

Beasaingo kale nagusiko irudia.

Galería Noticia

Beasaingo kale nagusiko irudia.

beasain- Beasaingo Udaleko azken Osoko Bilkuran hainbat erabaki hartu zituzten ohiko legez, eta tartean, alderdi guztien onesperari esker HerriLab izeneko egitasmo pilotua Beasainen abian jarriko da gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde aurrera pausoa emateko. Hala, “Beasain kontziliazio eran-tzunkideko praktikak abiarazteko laborategia bihurtuko da”, nabarmendu zuten joan den asteko bilkuran.

Gipuzkoako tamaina ertaineko eta enpresa jarduera nabariko udalerria izanik, bertan egingo da proiektu hau eta aldi berean, ikasteko eta esperimentatzeko gune izango da. Hala, Gipuzkoako lurralde osoaren-tzat ikasteko eta ekarpenak egiteko lekua bihurtuko da.

Bestalde, aho batez onartutako beste proposamen bat diru-laguntzak emateko oinarriak izan dira. Merkataritzan hizkuntza paisaia euskalduntze aldera, eta gaztelaniaz dauden errotulu nagusi eta irudi korporatiboko elementuen kopurua jaisteko asmoarekin, laguntzen kopurua handitzeko proposamena aurkeztu zen Osoko Bilkuran. Horrela, guztien aldeko bozkei esker aldaketak egongo dira eta errotuluen kasuan, diru-laguntzen kostuaren %30 izan beharrean %50 izango da Udalaren kargu joango dena. Irudi korporatiboen kasuan, berriz, testua euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Beasaingo Udalak. Laguntzei buruzko informazio zehatza Igunean dago eskuragai.

Udalbatzaren osoko bilkuran aztertutako beste gai batzuen artean honako hauek aztertu edo onartu ziren: Edorta Diez del Riok zinego-tzi karguari uko egitea lan arrazoiak medio, Eusko Ikaskuntzarekin Udalak duen hitzarmena berritzea, honen bidez Beasaingo Udala bazkide babesle izaten jarraituko du egitasmo ezberdinetan elkarlanean aritzeko;eta 2018ko Udaleko plantilla eta lanpostuen zerrendaren onespena.

Bestalde, Osoko Bilkuraren aurretik gobernu batzordean aztertu ziren gai nagusien artean, Martin Aranburu eta Zapatari kaleko hirigintza lanen esleipena onartu da. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa izango da lanak burutuk dituena 403.101,31 (+BEZ) euroko kopuruagatik. Lanak maiatzaren hasieran hastea espero da eta lanek hamabi asteko egikari-tze epea izango dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902