Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
QUALIFYING SERIES

Honako edizioa surflari onenen topaleku izango da berriro ere

1.500KATEGORIAN JOKATUKODIRA AURTEN, GIZONEZKOZEIN EMAKUMEZKOETAN 

2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 11:47etan eguneratua

Iazko txapelketako irabazleak: Gony Zubizarreta eta Carol Henriques.

Iazko txapelketako irabazleak: Gony Zubizarreta eta Carol Henriques. (efe)

Galería Noticia

Iazko txapelketako irabazleak: Gony Zubizarreta eta Carol Henriques.

Mundu mailako 196 surflari onenak lehiatuko dira datozen egunotan Zarauzko hondartzan. Oier Illarramendi QS Pro Zarautz 2018 txapelketako zuzendariaren hitzetan, “Pazko Astean ospatzea gauza positiboa da, batez ere, Europa mailako txapelketen eguteagiari dagokionez, izan ere, Portugaleko eta Lapurdiko txapelketak igaro berri baitira”. Hori dela eta, partaide gehienak europarrak badira ere, izaten dira baita ere nazioarte mailakoak: estatubatuarrak, australiarrak, brasildarrak, eta abar.

Kategoria hobetuzMundu mailako World Surf Leagueko Qualifying Series zirkuituaren barruan dago Zarauzko proba, eta iaz geroztik, gainera, 1.500 kategoriara igo da, emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Hitzordua, beraz, are erakargarriagoa bihurtu da lehen mailako surflarientzat, “puntu gehiago, eta sari handiagoa lortzeko aukera dutelako”, argitu du Illarramendik.

Izan ere, mundu mailako zirkuituari begira lor daitezkeen puntu kopurua zehazten ditu kategoriak, eta Illarramendik argitu bezala, “aurrekontua ere baldintzatu egiten du, izan ere, 1.000tik 1.500era jauzi egiteak saria bikoiztu egiten du, 20.000 eurora”. 1.000, 1.500, 3.000 eta 6.000 dira Qualifying Series zirkuituan dauden mailak.

Momentuz, hurrengo kategoriara pasatzea ez da antolatzaileen helburua: “3.000 puntuen mailak aurrekontua bikoiztuko luke, beraz, babesleren bat beharko genuke horri aurre egiteko, baina momentuz ez dugu beharrezkoa ikusten maila aldatzea. Antolaketa aldetik, berriz, ez litzateke lan gehiago izango”, adierazi du.

30. urteurrena Honakoa Europako tourreko probarik zaharrenetarikoa da. 1988. urtean ospatu zen lehenengo edizioa, eta dagoeneko, erreferentziazko hitzordu bilakatu da Euskadi mailan. Izan ere, Zarauzko hondartzan talentu handiko surflariak aritu dira, gaur egun Zarautz izena mundu osoan zehar zabaltzen dutenak. “Azkeneko bi urteotan oso olatu txukunak izan ditugu, eta gainera giroa paregabea da. Hori dela eta, parte-hartze ona izango dugula espero dugu”, gaineratu du Illarramendik. Iazko edizioari dagokionez, Gony Zubizarreta galiziarra eta Carol Henriques portugaldarra izan ziren txapelketako garaileak. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902