Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eigoibarrek 95.682 euroko laguntza emango die ikastetxeei

Herriko eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko erabiliko da Udalaren laguntza

Viernes, 30 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 09:38h

Elgoibarko alkatea Ane Beitia, herriko ikastetxeetako ordezkariekin. Argazkia: N.G.

Elgoibarko alkatea Ane Beitia, herriko ikastetxeetako ordezkariekin. Argazkia: N.G.

Galería Noticia

Elgoibarko alkatea Ane Beitia, herriko ikastetxeetako ordezkariekin. Argazkia: N.G.

Elgoibar – Elgoibarko Udalak herriko ikastetxeekin hitzarmen bateratua sinatu du eta akordio honen ondorioz, eskolek 95.682,52 euroko diru-laguntza jasoko dute guztira, 2017-2018 ikasturtean zehar hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Hitzarmena Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkateak;Jabier Larrañaga, Elgoibar Ikastolako zuzendariak;Raquel Aguirre, Herri Eskolako zuzendariak;Iñaki Odriozola, Arreiturre Institutuko zuzendariak;Alberto Iturricastillo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendariak;Ixaka Egurbide, IMHko zuzendariak eta Mari Jose Basterretxea, CEPA Eibar HHIko ordezkariak sinatu dute. Hala, akordioan jasota dagoenaren arabera, Herri Eskolak eta Institutuak 25.670 euroko laguntza jasoko du, Ikastolak 28.922,52 eurokoa, Meka Lanbide Eskolak 6.700 eurokoa, IMHk 33.565 eurokoa eta CEPA Eibar HHIk 825 eurokoa.
Diru-laguntza hauek Udaleko Gizarte Ongizate, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako, Hezkuntza eta Sustapen ekonomikorako sailek bideratu dituzte, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko. Gainera, Elgoibarko Udalak aurreratu duenez, laguntza hauez gain, Gizarte Ongizate sailak, Udaleko Berdintasun sailak eta Sustapen Ekonomiko sailak diru partida bat izendatu dute “eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko”.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan hitzarmenak herriko ikastetxeen hobekuntza bilatzen du;“ikastetxeekin lankidetzan oinarritutako proiektua da hauxe, eskola guztien hobekuntza jarraitua sustatzen, errazten eta indartzen duena, ikasleriari guztizko ikasketa eskainiz”.

Euskara elkartearekin Bestalde, Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ere lankidetza hitzarmena sinatu dute eta herriko elkarteak 197.000 euro jasoko ditu 2018an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzeko.
Aurreko urteotan bezala, diru-laguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Euskara sailetik 124.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailetik, berriz, 73.000 euro.

Euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari, izan ere, Elgoibarko Izarraren ordez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurren-tzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”. – Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902