Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako Jakintza ikastolako urteurrenean, bertsoak

2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 12:52etan eguneratua

ORDIZIA – Joan den urtarrilaren 6an Ordiziako Jakintza ikastolaren 50. urteurrena dela eta bertso saio bat antolatu zen, baina bota zuen elurtearen ondorioz argia joan zen eta azken momentuan saioa bertan behera uztea erabaki zuten. Azkenean, bertsozaleen gozamenerako, berriro antolatu dute ekintza hau eta apirilaren 15ean, igandea, izango da, arratsaldeko 18.30ean, Ordiziako Majori kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrez sarrera erosi zutenek sarrera horixe eraman beharko dute bertso saioa entzun ahal izateko, eta, aldiz, urtarrilerako sarrera gabe geratu zirenek eta oraingora joan nahi dutenek kiroldegian bertan izango dituzte salgai sarrerak. Horrez gain, saioan parte hartuko duten bertsolarietan aldaketa bat izango da, eta apirilaren 15ean Unai Agirrek ere abestuko du, urtarrileko datan ezin zuen parte hartu eta, baina oraingoan bai. – M.A. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902