Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hiri antolaketa aldatu ahal izateko bilera deitu dute Itsasondon

M.A - 2018(e)ko martxoaren 29a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Itsasondo- 2010ko uztailaren 29an Itsasondoko Hirigintza Plan Orokorra onartu zuten eta han urbanizagarri den eremu industrial baten garapena zehazten zen. Garapen hau aurrera eramatea ez da posible izan, Udaletik jakinarazi dutenez, baina Beko-kaleko eremuan sortzen diren zirkulazio eta aparkamendu arazoak zuzentzearren, Plan Orokorrean urbanizagarri bezala kalifikatutako eremuko zati batean, Beko kaleko arazoak zuzenduko dituen biribilgune bat eraikitzea planteatu dute. Horretarako, baina, biribilgune hori eraikitzeko ezinbestekoa da lehenik arauen aldaketa egitea. Aldaketa puntual hau egiteko herritarren partaide-tza nahi dute eta datorren astelehenean, hilak 9, arratsaldeko 18.30ean bilera egingo da udaletxean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902