Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izen-ematea zabalik

Guztira lau tailer edo ikastaro prestatu dira eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 6ra arteko epea dute

2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Azkoitia- Azkoitiko Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana onartu berri du eta “bide horretan etengabe aurrera jarraitzeko”, martxan da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria. Apiriletik ekainera izango dira saioak Elkargunean. Doan dira eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 6ra arteko epea dute izena emateko Udaletxeko Harrera Bulegoan.

Ikastaroei dagokienez, Mertxe Arratibelek “Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra” eskainiko du apirilak 16 eta 23an eta maiatzak 7 eta 14an. “Autoestimua lantzeko tailerra”, Miriam Herbónek emango du maiatzak 10 eta 24an eta ekainak 6, 13, 20 eta 27an. Silvia Ayerrak “Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian” gidatuko du apirilak 18, 19 eta 21ean.“Autodefentsa emakumeen-tzat”, Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristik eskainiko du apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan. - Eregi


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902