Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskarazko bideo-jokoen lehen jardunaldia

Hizlariak, mahai inguruak, industriari buruzko diagnostikoaeta askoz gehiago izango da maiatzaren 12an BilbokoAzkuna Zentroan egingo den Jokoteknia jardunaldian

IKER IBARGUREN - 2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 14:10etan eguneratua

Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da

Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da

Galería Noticia

Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da

JOKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldia izango da. Euskal Herriko bideo-joko industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, euskal bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da aurten lehen aldiz gauzatuko den ekimen honen helburua. Gainera, kanpotik etorritako gonbidatu berezi bat ere izango dugu, ekitaldiari beste ikuspegi bat emate aldera. Game Erauntsia elkarteak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolaturiko ekimena da Jokoteknia eta beste zenbait babesle ditu, Codesyntax enpresa eta DigiPen unibertsitatea kasu.

Game Erauntsiaren eta Azkue Fundazioaren arteko elkarlana 2017ko azaroan adostu zen, eta aurten, martxoan, Bilboko Euskararen Etxean, Urtzi Odriozola Game Erauntsia elkartearen presidenteak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenaren helburua bertako kultura eta industria bultzatzea da, euskara abiapuntutzat hartuta, euskaraz egiten den bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko. Bi erakundeetako ordezkariek elkarlana urteetan zehar iraunkorra izateko lanean jardungo dutela azpimarratu zuten akordioaren aurkezpenean.

Helburu horrekin, Jokoteknia jardunaldian euskal bideo-jokogintza industriaren aditu, ikasle eta jokalariak bilduko dira, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.

Zalantzarik gabe, jardunaldi hau aukera bikaina izango da bideo-jokoen munduko arlo ezberdinetako jendea ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko. Goiz oso bateko jardunaldia izango da, tartean atsedenaldi batekin. 30 minutuko 6 hitzaldi eta bertako ikasleekin osatutako mahai inguru bat izango dira. Bertaratzeko izena ematea derrigorrezkoa ez bada ere, 60 lagunentzako tokia izango da Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Hala, kopuru hori gainditzen bada, lehentasuna aurrez izena emandakoek izango dute. www.jokoteknia.eus webgunean eskuragarri daude hizlariei buruzko informazioa eta ekimenean parte hartzeko bete beharreko formularioa.

Denera 5 hizlarik parte hartuko dute, eta 3 ikaslerekin batera mahai ingurua ere egingo da. Hauexek izango dira protagonistak:

Iker Alvarez. Euskal Ikasketetan graduatua da eta bideo-jokoen itzulpengintzan ari da lanean gaur egun. Lokalizazioari buruz orokorrean eta Japoniako lokalizazio industriari buruz hitz egingo du.

Txus Ordorika. Bideo-jokoen zalea izateaz gain, bideo-jokoen industrian lan egindako programatzailea da. Industriaren egoera birpasatuko du bere hitzaldian.

Cristian Rodriguez. Urteak daramatza bideojokoez idazten GamesReview, Games Tribune, HardGame eta beste hainbat gunetan. Egun Euskal Encounterreko sare sozialen arduraduna da. Bideo-jokoak euskaraz kaleratzeko dauden araozei buruz hitz egingo du.

Carlos Coronado. Bartzelonako unibertsitatean irakasle izateaz gain, indie garatzailea da. Bere jokoak honako hauek dira: Warcelona, Mind: Path to Thalamus, Annie Amber eta Ifernium. Egun argitaratzen diren jokoetan euskara, galegoa eta katalana bezalako hizkuntzak sartzearen garrantziaz hitz egingo du Coronadok.

Julen Zaballa.Bideo-jokoetan aditua den kazetaria da. Euskal Herrian egindako bideo-jokoen ikerlaria ere bada eta LOAD liburua argitaratu zuen 2016an. Euskal bideo-jokoen alorrak azken 20 urteetan izandako bideaz hitz egingo du.

Arantzazu Martinez, Laura Barrenengoa eta Andoni Alonso. DigiPeneko ikasleak dira, beraiekin mahai ingurua egingo da Euskal Herrian bideo-jokoen industriak bizi duen egoera jorratzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902