Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

2017an 1.783 istripu izan ziren Donostian

2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 12:47etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Donostiak 2016an baino 32 istripu gehiago izan zituen. Denera, 1.783 istripu izan ziren 2017an. Bi pertsona zendu ziren, 2016an bezala. 1.260 ibilgailu biktimarik gabeko 951 istriputan nahasiak egon ziren eta 1.077 ibilgailu, biktimak izandako 832 istripuetan.

Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak eta Hiritar Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek, hiriko istripuen gaineko 2017ko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean.

2.337 ibilgailu inplikatuta egon ziren 2017an izandako 1.783 istripu horietan. Guztira, 983 pertsona zauritu ziren, 399 emakume eta 584 gizon. Horietatik 940 arinak eta 43 larriak. 2016an aldiz, 920 zauritu arinak eta 47 larriak egon ziren.

Hiritar Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek adierazi du istripu-kopurua handitu izana ez dela datu positibo bat, eta aditzera eman duenez "Udala lanean jarraitzen du istripu-kopurua gutxitzeko".

Ibabek azpimarratu duenez "Mugikortasun departamentua eta Udaltzaingoa elkarlanean ari dira batzorde tekniko batean hirian gertatzen diren istripu-kopurua gutxitzeko".

2017an Donostiak 112.567 ibilgailu zituen erroldatuta: 75.946 auto, 26.316 motor, 3.966 bizikleta, 3.244 kamioi eta 355 autobus.

Harrapatzeak

Trafiko istripuen artean, Mugikortasun departamentuak eta Udaltzaingoak harrapatzeak azpimarratu nahi dituzte.

2017an Donostian 100 harrapatze gertatu ziren, hau da, 2016an baino 23 gutxiago . Eta horietan, 103 ibilgailu egon ziren inplikatuta. Guztira 124 pertsona harrapatuak izan ziren 64 emakume eta 60 gizon.

Harrapatzeetan inplikatutako ibilgailuak segidakoak izan ziren: 62 auto, 18 bizikleta, 12 motor,, 3 ziklomotor, 3 autobus, 3 kamioi eta 2 furgoneta.

2017an zein 2016an gertatutako harrapatze gehienetan autoa egon zen inplikatua eta, ondoren, bizikleta eta motorra.

Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak azpimarratu duenez "bide-segurtasunaren kontzientziazioaren gaineko kanpainek berebiziko garrantzia dute" eta gogora ekarri ditu "Eskolabidea" eta "Lagunkoia" programak. Aranak adierazi duenez "bi programa hauetan kaltebera handien izan dezaketen kolektiboekin lan egiten da, hau da, ikasleekin eta adinekoekin,

Gros eta Erdialdeko guneak dira harrapatze gehien dituzten guneak. Bi horiek dira ibilgailu pribatu eta pertsona gehien hartzen dituztenak.

"Mugikortasun departamentua etengabe lanean ari da hiriko guneak aztertzen istripuak gutxitzeko neurriak hartuz". Horren harian, Pilar Aranak azpimarratu duenez "mugikortasuna da Donostiak duen erronka nagusietako bat. Hiri-autobusaren, bizikletaren, topoaren eta abiadura handiko trenaren alde egiten jarraitzen dugu. Eta hori guztiak sistema bat osatu behar du, hain zuzen ere, ibilgailu pribatu gutxiago hiri-erdigunera iristea lortuko duen sistema".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902