Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 2018rako 17.000 enplegu sortzea aurreikusi du

2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 12:40etan eguneratua

DONOSTIA. BPGd-aren aldaketari buruzko aurreikuspenen arabera, 2018rako tasa % 2,6an kokatzen da, eta 2019rako % 2,2ko lehen aurreikuspena egiten dute. Euskal BPGd-aren hazkundea bultzatuko duen eragile nagusia barne-eskariak izaten jarraituko du. 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren bitartez, Ogasun eta Ekonomia Sailak, 2017ko laugarren hiruhilekoari dagokion Hiruhileko Txostenean 2018. urterako euskal ekonomiaren koadro makroekonomikoa berraztertu du, hamarren bateko goranzko doikuntza batekin eta hazkunde-profil handi eta iraunkor argiarekin.

Lan-merkatuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenen arabera, 2018an enplegua % 1,9 haziko da, hau da, 17.000 lanpostu inguru sortuko dira (aurreko aurreikuspena 15.500 enplegu sortzea zen eta %1,7), eta 2019rako % 1,4 (ia 13.000 lanpostu berri).

Hazkunde horiek beteko balira, 2006an zegoen enplegua berreskuratuko litzateke 2019an;hala ere, 2008ko kopurura iristeko -serie historikoko maximoa- oraindik 30.000 lanpostu inguru faltako lirateke. 2018an langabezia-tasa % 10,5era murriztuko da eta 2019rako, batez beste, % 10,0era helduko da. Era horretan, 2019ko bigarren seihilekoan langabezia-tasa % 10,0en azpitik egotea aurreikusten da. Hori horrela bada, legealdiko helburuetako bat beteko litzateke.

BPGd-a erakusten ari den egonkortasuna lan-merkatuan islatzen da, etengabe lanpostuak sortuz. 2017. urtearen amaiera aldera, euskal ekonomian lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopuruak 943.000 gainditzen zuen;urtebete lehenago baino 18.400 enplegu gehiago ziren.

Soldaten inguruan, hitzarmen kolektiboei dagokienean, itundutako soldata-gehikuntzak 2017an % 1,6 izatera heldu ziren, aurreko urteetan izandako igoeren gainetik. 2018ko negoziazio kolektiboari buruz dagoen informazioa oraindik ez da nahikoa, baina soldatek igotzen jarraituko dutela dirudi, % 1,7ko batez besteko balioarekin;eta lehen hilabeteetan sinatuko diren hitzarmenek % 2,3ko igoera izango dutela dirudi.

Euskal ekonomia

2017ko azken zatian euskal ekonomiaren gehikuntzak egonkortasuna erakusten jarraitu zuen. Tarte horretan urte arteko BPGd % 3,0 hazi zen, aurreko kopurua berdinduz. Urte osoa hartuta, hazkundea % 2,9an kokatu zen, 2016an erregistratutakoa baino bi hamarren azpitik besterik ez. Horri esker, hirugarren urtez jarraian % 3,0 inguruan kokatzen da. 2017ko bigarren seihilekoa lehenengoa baino pixka bat hedakorragoa izan denez, aurreikusitako dezelerazio-fasea oraindik ez dela hasi uste dugu. Bilakaera horretan laguntzen duten elementuetako batzuk honako hauek dira: kanpo-merkatuek erakusten duten dinamismoa, EBZren politika monetario moldaerraza eta eragile ekonomikoen igurikimenen hobekuntza.

Eskaintzaren ikuspuntutik azpimarratu behar da, industriak eta zerbitzuek jada erakusten zuten sendotasunari, orain, eraikuntzaren arloa gehitu zaiola;izan ere, % 3,0 inguruko gorakada erregistratu duen bigarren hiruhilekoa da. Aurretik azaldu bezala, barne-eskaera izan zen euskal ekonomiaren eragile nagusia, eta 2017ko azken hiruhilekoan urte arteko % 3,1eko gehikuntza eman zen. Agregatu horren bi osagai nagusien indarra, amaierako kontsumoa eta kapital-eraketa gordina azpimarratu behar dira.

Etxeetako kontsumoa % 2,8 hazi zen laugarren hiruhilekoan eta BPGd-aren azpitik nabarmen hazten den lehen hiruhilekoa da. Datu horrek, zikloaren fase honetan, irakurketa positiboa dauka, familiek euren gastua sortutako errentara doitzen dutela adierazten duelako, zorpetze handiagora jo beharrik gabe.

Besteak beste, enplegu asko sortzea, konfiantza, interes-tasa txikiak, kreditua eskuratzeko erraztasuna eta inflazio txikia daude oraindik garrantzitsua den kontsumo pribatuaren bultzadaren atzean.

Berriro ere kapital-eraketa gordina izan zen barne-eskaeraren osagai dinamikoena, % 3,8ko gehikuntzarekin. Urtean zehar, bi atal horien artean birmoldatze bat egin da. Era horretan, ekipoko inbertsioa pixka bat moteldu egin da % 4,6ra heldu arte, gainerako inbertsioak emaitzak hobetu zituen bitartean, urte amaieran % 3,4ko gehikuntza erregistratzera heldu arte.

Nazioarteko testuingurua

Munduko bi ekonomia nagusiei dagokienean, 2018an Estatu Batuetako ekonomia % 2,8 haziko da eta 2019an % 2,6raino motelduko da pixka bat, Consensus Forecast-en arabera. Eskaera globalak eta dolarraren ahultasunak kapitalaren eraketa gordinean eta esportazioetan izango duten eragin positiboa onuragarria izango da Estatu Batuetako ekonomiarentzat. Bestalde, etxeetako kontsumoko gastua bultzatuko duen faktore nagusia lan-merkatuaren hobekuntza izango da. Zerga-erreformak ere ondorio ekonomiko positiboa izango du eta politika monetarioak ñabardura moldakor batekin jarraituko du normalizazio-prozesu baten barruan. Efektu positiboen testuinguru hori ez dago aktibo batzuei balio handiegia emateko seinaleak bezalako mehatxuetatik libre. Bestalde, NDFaren aurreikuspenen arabera, Txinako ekonomia % 6,6 eta % 6,4 haziko da 2018an eta 2019an, hurrenez hurren. Hala ere, ekonomia horren arrisku nagusia da beste herrialde batzuetan protekzionismoaren gorakadak izango lukeen eragin negatiboa.

Euroaren zonan, Consensus Forecastek kalkulatutako hazkunde ekonomikoa % 2,4n eta % 1,9n kokatuko da 2018an eta 2019an, hurrenez hurren. Tasa horiek ere gorantz berrikusi dira, Europan bizi den egoera zikliko hobeari, lan-merkatuaren hobekuntzari, barne-eskaeraren sendotasunari, eragile ekonomikoen konfiantzaren gehikuntzari, merkataritzaren hobekuntzari eta aurreikusitakoak baino mundu-mailako hazkunde ekonomiko handiagoko perspektibei esker. Europako Banku Zentralak ezarritako politika monetarioak aldeko finantza-baldintzak eta euro nahiko egonkorra bermatuko ditu. Brexit-aren inguruko negoziazioen emaitza ezezagunak, joera protekzionistek eta herrialde batzuen ezegonkortasun politikoak eragin negatiboa izan dezakete aurreikuspen horietan.

Lehen kalkuluen arabera, munduko BPGd-a % 3,8 hazi zen urteko azken hiruhilekoan. Ondorioz, 2017rako betez besteko hazkundea % 3,7n kokatzen da;aurreko bost urteetako edozeinetan hautemandakoa baino tasa handiagoa. Hazten ari diren ekonomietan, jarduerak, oro har, datu positiboak erakutsi zituen eta, batez beste, % 4,8 hazi zen, aurreko hiruhilekoan bezala.

Europar Batasunaren BPGd-a azken sei urteetan baino erritmo azkarragoan hazi bazen ere, ekonomia britainiarraren joera erabat kontrakoa izan zen. Erresuma Batuak -2015ean eta 2016an Europar Batasunaren antzeko martxa izan zuen, % 2,0 inguruko hazkundeekin-, 2017ko laugarren hiruhilekoan, % 1,4 baino ez zen hazi, hogeita zortzi herrialdeak, oro har, % 2,6 hazi ziren bitartean. Horixe da 2012ko erdialdetik aurrera Erresuma Batuak izan duen erritmo motelena.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902