Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia, Euskal Herriko itzulirako prest

2018(e)ko martxoaren 28a, asteazkena - 12:43etan eguneratua

DONOSTIA. Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes zibila, Mantentzea eta Dbus elkarlanean ari dira, beraz, Udalak Euskal Herriko Itzulirako baliabide guztiak prest ditu. Hiriak trafiko-aldaketa garrantzitsuak izango ditu aurreikusitako mozketak direla eta, eta Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Datorren apirilaren 2an, astelehenean, 58. Euskal Herriko Itzulia hasiko da eta 1. etapa Donostiatik igaroko da. Hau dela eta, ezinbestekoa izango da zenbait neurri hartzea trafikoa erregulatzeko, batez ere hiriaren erdialdean eta Igeldo inguruan.

Lasterketa hiritik 15:00etatik 15:30era igarotzea aurreikusten da. Hortaz, 14:00etatik aurrera eta pelotoia pasatu arte, 16:00ak gutxi gorabehera, hiriko hainbat kale trafikora itxiak egongo dira, bai eta Igeldorako sarbideak goranzko noranzkoan ere. Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.

Lasterketa Pasai Antxotik iritsiko da Kontxa pasealekua eta Erdialdea igaro ondoren Igeldorantz joango da Orio bidean. Etapa honek Zarautzen izango du amaiera.

Hirian honako izango da ibilbidea: Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, Ategorrieta, Nafarroa hiribidea, Zurriola pasealekua, Erregina Erregentea, Boulevard, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Zubieta kalea, Kontxa, Satrustegi hiribidea, Igeldo pasealekua, Aita Orkolaga... Oriorantz.

Lasterketak irauten duen bitartean ezinezkoa izango da ibilbidea zeharkatu edo gurutzatu. Hiriak normaltasuna berreskuratuko du 16:00ak aldera.

Hiriaren kaleak moztuta dauden bitartean, hau da 14:00etatik 16:00etara, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Dena den, norbaitek autoa erabiltzeko beharra baldin badu hirira sartu edo ateratzeko Erdigunea-Grosetik Amaratik egin beharko du Gi-41tik hain zuzen ere. Altza-Intxaurrondotik Gi-20a erabili beharko da eta Antiguatik Gi-20a. Antigua eta Amara arteko lotura Lugaritz-Izostegi bidetik egingo da.
Igeldo

Apirilaren 2an, astelehenean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa itxita egongo da, 14:00etatik 16:00etara, bi norabideetan, goranzkoan nahiz beheranzkoan, Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuak. Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.

Dbusek Igeldora eskainiko duen azkeneko zerbitzua, 16. linearekin, Kanpin alderantz 13:45ean izango da, eta Erdialderantz, berriz, 14:20an. Ondoren, zerbitzurik gabe lasterketa amaitu arte.

Bestalde, Oriotik Igeldorako sarrera Mendizorrotzetik 12:00etatik aurrera itxita egongo da bi norabideetan.

Garraio Publikoa

Autobus eta taxi geltokiek aldaketak izango dituzte apirilaren 2an.
Hemen DBUSen informazioa gai honi buruz
Eta Euskotreneko aldaketak

Jarraipenerako Mahai Teknikoa

Antzeko beste ekitaldietan bezala, Jarraipenerako Mahai Tekniko bat eratuko da, Suhiltzaileen Parkean, Udaltzaingoko, Mugikortasun departamentuko, Osakidetza Larrialdietako, Suhiltzaile-Babes Zibileko eta Dbus-eko ordezkariekin.

Mahaiaren eginkizuna izango da lasterketak Hiriko Larrialdi Arruntetan izan ditzakeen eraginak kontrolatzea, baita lasterketa oztopa dezaketen hiriko gorabeherak ere.

Etengabeko lotura izango da Itzuliaren Zuzendaritzarekin, Udaltzaingoaren bitartez, udalerrira iristen den unetik beretik, eta Sos Deiak-ekin, Euskarri bidez, gerta daitezkeen gorabeheretarako. Gainera, etengabeko konexioa egongo da ere Udaltzaingoko Koordinazio Zentroarekin, Baterako Esku hartzeak aplikazioaren bidez, Suhiltzaileak, Mugikortasun departamentua, Dbus eta Udaltzaingoa bera barne hartzen dituena.

Mahaia apirilaren 2an (astelehena) eratuko da, 14:00etan, lasterketa amaitu arte.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902