Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aste Santuan, Donostiako saltoki txikia irekiko da

2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 19:53etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Sustapen eta hedapen kanpaina bat abian jarri da Donostiako Alkateordetzaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren lankidetza eta laguntzarekin.

40 bat saltokik beren ateak irekiko dituzte Aste Santuan, jada ireki ohi dituztenez gain, eta horiek Erdigunean eta Alde Zaharrean biltzen dira batez ere, Antiguoko eta Amarako bakar batzuekin batera.

Eskaintza nagusian moda-dendak aurkitzen dira, eta haien esklusibitatea, kalitatea eta hirian bakarrak diren produktuak ezagutzera emango dituzte. Halaber, bisitariak jakin ahal izango du Euskal Herriko gourmet produktuak non eros ditzakeen;hau da, urdaiazpiko eta hestebete iberikoak, kontserba finak, gaztak, e.a. Era berean, euskal gaietan espezializatuak diren eskaintza kultural handienak eta euskarazko liburuak saltzen dituzten liburu-dendak non aurkitu jakingo dute. Opari esklusibo bat aurkitu nahi bada, berriz, hau da, egilearen sormen handiko urregintza edo xarmadun eta pertsonalitatedun opariak, erraz aurkitu ahal izango dira mapan, Interneten.

Aste Santuko jai-egunetan irekita zein saltoki egongo diren zabaltzeko, liburuxka batzuk aterako dira irekitako denden zerrendarekin eta mapan duten kokapen eta guzti;gainera, QR kodea ageriko da, gailu mugikor batetik eskaneatu eta sansebastianshops jasotako kanpainaren informazio osoarekin lotzeko.

Liburuxketan, saltokiei buruzko informazioa jasoko da: kokapena, ordutegia eta irekitzeko egunak, bakoitzari dagokion sektorea barne: Elikadura, Edertasuna eta Osasuna, Opariak, Bitxigintza eta Zilargintza, Moda eta Osagaiak eta Ostalaritza.

Argitaratutako liburuxkak Donostiako Hoteletan banatu dira, geletan zuzenean banatzearren, turistek eskura izateko;halaber, Donostiako Turismo bulegora eta hiriko interes turistikoko bestelako puntuetara eraman dira (esate baterako, Aquariuma).

Saltoki guztiak sansebastianshops web orrialdearekin lotuta daude, eta, bertan, MAPA GEOLOKALIZATU bat aurkitzen da, informazio horrekin guztiarekin, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Interneteko maparen bitartez, mugikorra edo bestelako gailuren bat erabilita, erraz sar daiteke saltokiaren kokapenera. Modu horretan, gailu mugikorren bitartez, mapa geolokalizatuan kontsultatu eta aurkitu ahal izango dira Aste Santuko jai-egunetan irekita dauden saltokiak eta haien ordutegiak. Ondorengo informazioa ikus ahal izango da: saltokiaren kokapena mapan, kalea, ordutegia eta irekitze-egunak, sektorea eta hiriko auzoa. Horrez gain, parte hartzen duten saltoki guztien zerrenda osoa zehazten da sektoreka zatituta, San Sebastián Shops Denden Gidarako link-arekin.

Gainera, kontuan hartuta Aste Santuan gure hirian turista eta bisitari gehiago izango direla, ‘ASTE SANTUKO I. MARKETA' antolatuko da;hain zuzen ere, kalean merkatua egingo da, saltoki bakoitzaren aurrean produktuak eta artikuluak erakutsita, dekorazio eta girotze bereziarekin, turisten arreta erakartzeko kale dinamizatuak sortzea bultzatuaz.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902