Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lakuak “protesta instituzional gogorrena” azaldu du

2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 12:31etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzak "protesta instituzional gogorrena" azaldu du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontuen Legea errekurritzeko duen asmoaren aurrean. Lege hori, Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, haren alderdiaren beraren botoekin onartu da Eusko Legebiltzarrean. Jaurlaritzak exijitu du berehala ken dezatela errekurtso hori, eta salatu du berriz ere Espainiako Gobernuak ez duela betetzen Gernikako Estatutua eta eskumenak inbaditzen dituela.

Erkorekak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Espainiako Gobernuak jakinarazi du asmoa duela Aurrekontuen Legea errekurritzeko, bere ustez Eusko Jaurlaritzak dituen "eskumenak gainditu" dituelako EAEko funtzionarioei soldata igotzeagatik. Zehazki, soldataren igoera % 1,5ekoa da urte honetarako, eta soldataren ekarpena % 1 artekoa Itzarrirentzat. Erabaki horiek Legebiltzarrean berretsi ziren, EAJ, PSE eta PP alderdien aldeko botoarekin. Eusko Jaurlaritzaren ustez, errekurtso horrek bakarrik balio du funtzionarioen artean "alarma" sortzeko, plantilla publikoak kudeatu behar dituztenen artean "ziurtasun juridikorik eza" zabaltzeko eta negoziazio-mahaietan "ondoeza" eragiketako.

Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio errekurtsoa ken dezala, eta hura salatzen du berriz ere "abusatzeagatik eta muga gainditzeagatik", "neurririk gabe", bere eskumenetan. Adierazi du ez duela betetzen Gernikako Estatutua eta ez dituela berorren lege organikoak errespetatzen, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa baitu funtzio publikoaren arloan. Erkorekak gogorarazi du, gainera, errekurtsoa "ulertezina eta zaurgarria" dela, 2020 arte soldata % 8 baino gehiago igotzeko Espainiako funtzio publikoko sindikatu guztiekin Espainiako Gobernuak sinatutako erabakiaren ondoren 15 egun ere igaro ez direnean.


Bozeramailearen iritzian, Espainiako Gobernuaren hau bezalako keinu "ez-lagunkoiak" ez dira lagungarriak elkarrizketarako, konfiantzarako eta elkar ulertzeko giroa sortzeko. "Euskal Autonomia Erkidegoan inork ez du ulertuko errekurtso hori", erantsi du.


ITXIERA EKONOMIKO-FINANTZARIOA


Gainera, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk jakinarazi du gaur 2017ko aurrekontuaren gauzatzea hasierako aurrekontuaren % 100era eta azken aurrekontuaren % 97ra iritsi dela, salbuetsita Y trenbide-sarea eta zor publikoko amortizazioak kudeatzeko programa. Jaurlaritzaren Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan azaldu duenez, 2017ko aurrekontuak -hasiera batean 11.060 milioi eurotan onartu ziren- zenbait gehikuntza izan ditu diru-sarrera handiagoetarako gaikuntzen ondorioz;ekitaldiaren amaieran 11.513 milioi euro izateraino, hau da, hasierako zuzkidura baino 453 milioi gehiago dira.


KATALUNIAKO EGOERAREKIKO ERREAKZIOAK


Bestalde, azken atxiloketen ondoren Kataluniako egoeraren inguruan hedabideek galdetuta, Jaurlaritzaren bozeramaileak berriro adierazi du auzi honetarako konponbidea "ez dela inoiz etorriko bide penal eta judizialetik", baizik eta irtenbide politiko bat egon behar dela, gobernu egonkorra eratzea ahalbidetuko duena, "hitzarmenen dinamika berrezarriko duena, instituzioekiko elkarrizketa berreskuratuko duena eta Katalunia 155. artikulua aplikatzetik erreskatatuko duena".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902