Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Euskal zinemak zortzi film luze eta 14 labur izango ditu Naonedeko zinemaldian

"Handia" eta "Fe de etarras" filmak sail ofizialean lehiatuko dira

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 11:56etan eguneratua

votos |¡comenta!
Trailer de 'Handia'VER VÍDEOReproducir img

(YouTube)

Galería Noticia

  • Trailer de 'Handia'Reproducir
  • Handia

Euskal zinemak "presentzia nabarmena" izango du Frantziako Naoned hiriko 28. Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiaren 28. edizioan, Euskal Herrian ekoitzitako zortzi film luze eta 14 labur eskainiko baitira Fenêtre Basque atalean. Gainera, "Handia" eta "Fe de etarras" filmak sail ofizialean lehiatuko dira. Jaialdia asteazken honetan hasi eta apirilaren 8an bukatuko da, eta urtero 27.000tik gora ikusle biltzen ditu.

DONOSTIA. Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean babesten dute Fenêtre Basque atala (Euskal Leihoa), eta aurten 18 urtebeteko ditu euskal zinemagileek zuzendutako zein Euskal Herrian ekoiztutako zinemagintzaren hautaketa bat eskaintzen.
Esan bezala, zortzi film luze eta 14 film labur eskainiko ditu aurten Fenêtre Basque atalak, jaialdiko sail ezberdinetan banatuta, jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin. 2001ean sortutako atal honek Euskal

Herritik kanpo aurki daiteken euskal zine programazio zabalenetarikoa eskaintzen du eta euskal zine sortzaileen lana Frantziako ikusle, kritika eta zinema industriarengana helarazteko plataforma garrantzitsua da.

Jaialdiak dituen sailetan zehar izango du parte hartzea euskal zineak. Horrela, Euskal Leihoa atalaren baitan honako film luzeak eskainiko dira: "Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo" (Gaizka Urresti, 2017) Mondragon fundazioaren sortzailearen inguruko dokumentala;Olivier Van der Zeerek zuzendutako "Arte al agua. Los bacaladeros de Terranova" (2017), eta "Teresa eta Galtzagorri" animaziozko filma (Agurtzane Intxaurraga, 2017).

Sail ofizialean ere izango dira euskal zinemagintzaren ordezkariak. Donostia Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia eta hamar Goya sari irabazitako "Handia" filmak (Jon Garaño, Aitor Arregi, 2017) bere ibilbide oparoarekin jarraitu eta sail ofizialean lehiatuko da, baita Borja Cobeagaren "Fe de etarras" (2017) ere. Gainera, Paul Urkijoren"Errementari" (2017) Opera Prima sailean ikusiko da.

Bestalde, komediari leku berezia eman eta jaialdiak Rires et Delires izeneko zikloa antolatu du aurten, eta bertan ere euskal pelikulak izango dira: "Airbag" (Juanma Bajo Ulloa, 1997), "Abracadabra" (Pablo Berger, 2017) eta "Pagafantas" (Borja Cobeaga, 2009).

FILM LABURRAK

Euskal film laburrek leku berezia izango dute Naonedeko zinemaldiarenprogramazioan. Alde batetik, urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak film laburrak sustatu eta nazioartekotzeko bultzatzen duten Kimuak plataformaren hautaketa eskainiko da. Zazpi lan izango dira orotara, guztiak 2017ko ediziokoak.

Bestalde, Kimuak programak 20 urte bete dituela ospatzeko, edizio guztien artean sarituenetakoak izan diren lanen hautaketa bat egin da. Zehazki, zazpi film labur hautatu dira eta Naoneden ikusi ahal izango dira.

SORTZAILEAK NAONEDEN

Euskal zinemagintza sortzaileek eta erakundeetako ordezkariek lagunduta izango da Naonedenko jaialdiaren 28. edizioan. Horrela, Miren Arzalluz Etxepare Institutuko zuzendari ohia eta Pariseko Palais Galliera moda museoko zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiburua.

Halaber, Euskal Leihoa saileko hainbat filmen lantaldeetako sortzaileak ere gonbidatu dituzte jaialdira. Bertan izango dira Juanma Bajo Ulloa ("Airbag"), Paul Urkijo ("Errementari"), Borja Cobeaga eta Diego San Jose ("Fe de etarras"), Eneko Sagardoy ("Handia"), Agurtzane Intxaurraga ("Teresa eta Galtzagorri"), Pablo Berger ("Abracadabra"), Gaizka Urresti ("Arizmendiarreta") edota Olivier Van der Zee ("Arte al agua").

Erakundeetako ordezkarien babesa ere izango du euskal zinemak jaialdian zehar: Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza, Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos eta Euskadiko Filmategiko Kimuak programaren arduradun Txema Muñoz bertan izango dira. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902