Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zupiriak Jon Santacana eskiatzaileari harrera egin dio

2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 19:50etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak Pyeongchangen lortutako zilarra aurkeztu eta bere bosgarren Jokoetan egindakoa arrakastatzat jo du. Donostiarrak hiru diplomarekin eta zilar batekin, bere bederatzigarren olinpiar dominarekin, itxi du denboraldia. 

Jon Santacana oso pozik azaldu da bere bosgarren eta azken Paralinpiar Jokoetan, Pyeongchangeko Jokoetan (Hego Korea) egindako lanarekin. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak, Basque Team Fundazioko koordinatzailea den Olatz Legarzak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lagunduta, Koreako hitzordu handiko super-konbinatuan eskuratutako zilarra aurkeztu du Jonek gaur arratsaldean Euskadiko Artxibo Historikoan.

Jonek eta bere gidak, Miguel Galindok, azken hamarkadan lorpen gehien erdietsi eta ia proba gehienetan podiumera igo den bikotea izateagatik gainean zuten presioa alboratu zuten zilarrezko domina poltsikoratzean. Super-konbinatuan irabazitako zilarraz gain, Jonek eta Miguelek laugarren postu bi lortu dituzte, bat jaitsieran eta beste bat super-erraldoian eta zazpigarren postu bat erraldoian. Arantza bakarra eslalomean geratu zaie, trabatuta geratu zirelako laugarren atean.

Basque Teameko kirolariak dominak irabazi ditu hitzordu paralinpiko guztietan, Torinon izan ezik. Hiru domina bereganatu zituen Salt Lake Cityn, 2002. urtean;hiru domina Vancouverren, 2010ean, eta bi domina Sotxin, 2014an. Pyeongchangen beste domina bat sartu du bere bilduman.

Bestalde, azpimarratzekoa da, 37 urte izan arren, Europako eta Munduko Kopetan ere arrakastak izan dituela Jonek denboraldi honetan. Korean parte hartu baino lehen, hain zuzen ere, Kimberleyko Munduko Kopan, Kanadan, zilarra eraman zuen jaitsieran eta brontzea super-erraldoian.

Orain eskiatzaile donostiarrak txapelketetaz gozatu nahi du, azken urteetan izan duen presioagatik sufritu barik. Kirol ibilbide oparoari 2019ko martxoan Obersaxen jokatuko den Munduko txapelketarekin amaiera ematea da bere asmoa.

Bingen Zupiria sailburuak Santacanaren "adibidearen" balioa azpimarratu du: "Azpimarratu behar da azken urteotan kirol egokituak izan duen garapena eta profesionalizazioa. Horren erakusle, aniztasun funtzionaleko kirolarien txapelketa eta ekitaldiek egun duten garrantzia eta oihartzuna, gero eta garrantzitsuagoa. Eta testuingu horretan euskaldunok Jon Santacanaren adibidea aurkitu dugu, bere esfortzua eta bere ibilbidea". Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak Pyeongchangen lortutako zilarra aurkeztu eta bere bosgarren Jokoetan egindakoa arrakastatzat jo du. X Jon Santacana oso pozik azaldu da bere bosgarren eta azken Paralinpiar Jokoetan, Pyeongchangeko Jokoetan (Hego Korea) egindako lanarekin. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak, Basque Team Fundazioko koordinatzailea den Olatz Legarzak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lagunduta, Koreako hitzordu handiko super-konbinatuan eskuratutako zilarra aurkeztu du Jonek gaur arratsaldean Euskadiko Artxibo Historikoan.

Jonek eta bere gidak, Miguel Galindok, azken hamarkadan lorpen gehien erdietsi eta ia proba gehienetan podiumera igo den bikotea izateagatik gainean zuten presioa alboratu zuten zilarrezko domina poltsikoratzean. Super-konbinatuan irabazitako zilarraz gain, Jonek eta Miguelek laugarren postu bi lortu dituzte, bat jaitsieran eta beste bat super-erraldoian eta zazpigarren postu bat erraldoian. Arantza bakarra eslalomean geratu zaie, trabatuta geratu zirelako laugarren atean.

Basque Teameko kirolariak dominak irabazi ditu hitzordu paralinpiko guztietan, Torinon izan ezik. Hiru domina bereganatu zituen Salt Lake Cityn, 2002. urtean;hiru domina Vancouverren, 2010ean, eta bi domina Sotxin, 2014an. Pyeongchangen beste domina bat sartu du bere bilduman.

Bestalde, azpimarratzekoa da, 37 urte izan arren, Europako eta Munduko Kopetan ere arrakastak izan dituela Jonek denboraldi honetan. Korean parte hartu baino lehen, hain zuzen ere, Kimberleyko Munduko Kopan, Kanadan, zilarra eraman zuen jaitsieran eta brontzea super-erraldoian.

Orain eskiatzaile donostiarrak txapelketetaz gozatu nahi du, azken urteetan izan duen presioagatik sufritu barik. Kirol ibilbide oparoari 2019ko martxoan Obersaxen jokatuko den Munduko txapelketarekin amaiera ematea da bere asmoa.

Bingen Zupiria sailburuak Santacanaren "adibidearen" balioa azpimarratu du: "Azpimarratu behar da azken urteotan kirol egokituak izan duen garapena eta profesionalizazioa. Horren erakusle, aniztasun funtzionaleko kirolarien txapelketa eta ekitaldiek egun duten garrantzia eta oihartzuna, gero eta garrantzitsuagoa. Eta testuingu horretan euskaldunok Jon Santacanaren adibidea aurkitu dugu, bere esfortzua eta bere ibilbidea".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902