Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadi eta Gales, elkarlanean

2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 19:28etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Euskadik eta Galesek hainbat urte daramatzate harremanetan, eta Arantxa Tapia, Beatriz Artolazabal eta Pedro Azpiazu sailburuen eta Finantzetako ministro Mark Drakeford buru duen ordezkaritzaren arteko topaketa horiek estutu egingo dute bi nazioen arteko harremana. Eusko Jaurlaritzak eta Galesko Gobernuak hainbat bilera egin dituzte gaur goizean, fiskalitateari, industriari, garraio-azpiegiturei, lana eta familia uztartzeko politikei eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari lotutako politiken inguruko esperientziak elkartrukatzeko. 

Bilerak gaur goizean egin dira, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan. Sailburuez gain, Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek parte hartu du. Galesko ordezkaritza, Finantzetako ministroak ez ezik, Diru-sarrera Publikoen zuzendari exekutibo Dyfed Alsop-ek eta Zerga Estrategiako buru Andy Fraser-ek ere osatzen dute. Gales "eskualde estrategiko"tzat jotzek du Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategiak.

Ekonomia Itunarekiko interesa

Gales bere zerga propioak biltzen hasiko da, eta, horregatik, interes berezia agertu du Euskal Ekonomia Ituna eta Estatuko Gobernuarekiko alde biko harremanak ezagutzeko. Pedro Azpiazu sailburuak zerga-bilketaren eta aurrekontu-kudeaketaren funtzionamendua azaldu die Galesko ordezkariei. Alderdi horiek euskal administrazioen eta Espainiako Gobernuaren artean Kupoaren Bost Urteko Legearen inguruan berriki lortutako itunean islatuta daude.

Garraioaren azpiegiturak

Galesko ordezkaritzak interes berezia agertu du, halaber, inbertsio publikoen inguruan (eta, bereziki, garraio-azpiegituretan egindakoen inguruan). Arantxa Tapia sailburuak garraio-azpiegiturak (ahalmen handiko eta nazioarteko bide-sareak, trenbide-sareak, portuak, aireportuak eta abar) dituen nodo logistiko estrategiko gisa aurkeztu du Euskadi. Galesko gobernua bereziki interesatuta dago trenbide-eremuan egindako inbertsioetan, eta, horregatik, eremu horretako hainbat azpiegitura (hala nola Bilboko portua edo Metro Bilbao) ezagutzeko baliatuko du Euskadira egindako bisitaldia.

Industria eta I+G+B

Bi gobernuek interes handia dute I+G+Bari lotutako politikan eta industrian. Ildo horretan, Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du Euskadik Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 eta izen bereko sarea dituela. Tapiak Basque Industry 4.0 estrategiaren ildoak azaldu ditu, hau da, laugarren industria-iraultza deitu dioten industria digitalizatzeko apustuaren ildoak. Estrategia horrek produktu berrien sorkuntza, material berriak eta espezializazio-sektoreetako fabrikazio-prozesuen hobekuntza ditu ardatz.

Gizarte-politikak

Euskadik bezala, erronka demografikoari egin behar dio aurre Galesek. Hori dela eta, Beatriz Artolazabal sailburuak lana eta familia uztartzearen arloko eta berdintasunaren arloko ildoak aipatu ditu (hala nola joan den astean Eusko Legebiltzarrean hamabi astetan aitatasunagatiko eszedentzietarako prestazio ekonomiko bat emateko ildoa). Era berean, bi gobernuek zahartze aktiboko politikei buruz duten iritzia adierazi diote elkarri.

Galesko Gobernuak interesa agertu du, halaber, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren funtzionamenduaren inguruan, Galesen pobreziari aurre egiteko eredu izan baitaiteke.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902