Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

761 film labur Giza Eskubideen 16. Zinemaldirako

Lunes, 26 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 19:33h

Galería Noticia

DONOSTIA. Epaimahaia 150 gazte inguruk osatzen dute, 18 eta 30 urte artekoak, eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz arduratuko dira. Apirilaren 8a arte, gazteek www.zinemaetagizaeskubideak.eus web orrian izena eman dezakete. Hurrengo egunean, apirilaren 9an zozketa egingo da.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen duten Zinemaldian saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean (Komunikazio A+udiobisualeko gradua) eta UPV/EHUko Gipuzkoako Kanpusean kredituak (ECTS) lortzeko aukera dute.

Gainera, behin zinemaldia amaituta, diploma bat jasoko dute eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie. Halaber, errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozketatuko dira partaideen artean.

Aurtengo edizioa apirilaren 20tik 27ra izango da. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten dokumentalen, pelikulen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak, erakusketak eta lantegiak.

Iazko gazte epaimahaiak Katja Benrath zuzendutako Watu Wote film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902