Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Heldu da Donostia Hiriko 41. Nazioarteko Txapelketa

2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 19:36etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Donostia Hiriko 41.Nazioarteko Xake Txapelketa Donostiako Karmelo Balda Frontoian Gros Xake Taldeak duen instalazioetan egingo da martxoaren 24tik 31ra, Gipuzkoako Xake Federazioaren presidente Fernando Markinak eta Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek jakinarazi dutenez gaurko aurkezpenean.

Aurtengo ediziorako dagoeneko 120 jokalarik izena eman dute, eta txapelketak bi nobedade nagusi izango ditu, hain zuzen ere, Martin Ibaberen hitzetan, txapelketa historiko honi bultzada eman nahi dieten bi nobedade. Horrenbestez, martxoaren 26an, astelehenean, 10:30tik aurrera, Udalbatza aretoak bi xake txapelketa azkarra hartuko ditu - hain zuzen ere, blitz txapelketa bezala ezagutzen direnak bi txapelketa -.

Lehendabiziko blitz txapelketa "Euskal Xake Federazioa Torneoa" da. Bertan, Nazioarteko Txapelketan izena eman duten bost jokalari onenek eta Gipuzkoako txapeldunak parte hartuko dute. Bigarren txapelketa azkarra "Donostia Gazte Torneoa" da eta, bertan, Donostiako kadete eta alebin mailako 40 jokalari onenek parte hartuko dute. Kiroletako zinegotziak honakoa esan du: "Bi txapelketa azkar hauekin gogora ekarri nahi dugu XX. mendearen hasieran Udalbatza aretoan bertan jokatzen ziren xake partidak. Orduan munduko jokalaririk onenak Donostiara etortzen ziren eta, ondorioz, hiria munduko xakearen mapan zegoen".

Halaber, martxoaren 29an, ostegunean, Karmelo Balda Pilotalekuan Euskadiko Selekzioaren partida hartuko du. Bertan, Euskadiko jokalaririk onenak ikusteko aukera egongo da.

Gipuzkoako Xake Federazioaren presidente Fernando Markinak honakoa azpimarratu du: "Udalak eta Federazioak esfortzu handia egin dugu elkarlanean txapelketari bultzada emateko. Izan ere, Donostia beti izan da Xakearen munduan erreferente bat eta hala jarraitzea nahi dugu. Hortaz, Udalarekin batera Nazioarteko Txapelketari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu aipatutako ekimenak antolatuz. Eta horiek guztiak doako ekimenak dira".

Nazioarteko Txapelketa martxoaren 24an 17:00etan hasiko da eta 9 erronda jokatuko dira astean zehar, martxoaren 31n finala jokatu arte. Parte-hartzeari buruz, Fernando Markinak segidakoa nabarmendu du: "Bost Maisu Handik parte hartuko dute eta, horietako bat emakumea da - bi espainiarrak, bi kubatarrak eta Indiako bat -;eta gainera, sei Nazioarteko Maisuk - bi kubatar, Venezuelako bat, alemaniar bat eta bi espainiar, horietako bat Gipuzkoako txapelduna - eta bost FIDE Maisuk - dominikar bat, kubatar bat eta hiru espainiar - parte hartuko dute.

Nazioarteko Txapelketa irabazten duen jokalariak 1.400 euro jasoko ditu eta, horiekin batera, txapeldunaren txapela eta garaikurra eskuratuko ditu.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902