Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Zarauzko Udalak lokal bat egokitu du Nagusilanentzako

Nagusilaneko boluntarioak egunotan ari dira egiten elikagaien aurtengo lehen banaketa

Ane Roteta - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Nagusilaneko kideak egokitutako lokal berrian, ostegunean jasotako elikagaiak biltzen.

Nagusilaneko kideak egokitutako lokal berrian, ostegunean jasotako elikagaiak biltzen.

Galería Noticia

Nagusilaneko kideak egokitutako lokal berrian, ostegunean jasotako elikagaiak biltzen.

Zarautz- Zarauzko Udalak lokal bat egokitu du Nagusilaneko elkarteko kideek Elikagaien Bankutik jasotako janaria biltzeko. Hain zuzen ere, Aritzbatalde plazako 7. zenbakian dago kokatuta lokal berria eta egunotan ari dira egiten elikagaien aurtengo lehen banaketa. Ostegunean hasi ziren lan hori egiten, eta gaur ere bildutako janaria banatzen arituko dira 10.00etatik 13.00etara. Guztira, 18.000 kilo elikagai banatzen ari dira, 300 familia ingururi, hain justu.

Iban San Martin Herrilaneko zinegotziak ostegunean azaldu zuenez, 65 metro karratuko udal lokala bitan banatu da eta egokitzapen lanak bi hilabetetan egin dira, Nagusilanek bere lana burutu ahal izateko. Izan ere, orain arte Caritasekin elkarbanatzen zuen lokala. Eraikinaren egokitze lanak egiteko proiektua Unai Arakama Miranda arkitektoak egin du, eta obrak, berriz, Hirurok S.L. enpresak egin ditu, 39.863 euroko aurrekontuarekin.

Gloria Vazquez zinegotziak orain arte bilketa lana Nagusilanek kudeatu duela azaldu zuen, baina aurrerantzean Udalak hartuko du bere gain proiektua. “Elikagaien Bankuarekin ari gara hori alda-tzeko lanketa egiten, baina Nagusilan elkarteko kideek jarraituko dute orain arte bezala lan egiten”, jakinarazi zuen Vazquezek. Zen-tzu horretan, bolondresen lana eskertzekoa dela nabarmendu zuen: “Izugarrizko lana egiten du Nagusilanek eta oso beharrezkoa da beraien lana banaketa hauek egin ahal izateko. Azken finean, Udaletik solidaritatea bultzatu behar dugu eta beren lana erraztea garrantzitsua da guztiontzat”. Urteko lehen banaketa honen ondoren, beste hiru banaketa egingo dituzte aurten, hiru hilabetetik behin, beharra duten familiei elikagaiak emateko.

Isaac Ostolaza, Nagusilaneko lehendakaria, eta Juan Larrañaga buru-belarri ibili ziren ostegunean jasotako janaria biltzen eta lana oso gustura egiten dutela nabarmendu zuten: “Lan dexenterekin ibili gara, baina estrenatzen dugun lokala oso polita da eta gustura gaude”. Juan Larrañaga bolondresaren hitzetan, laguntza jasotzen duen gehiengoa atzerritarrak dira eta pozik jasotzen dute janaria, “generoa oso ona delako eta kantiatea ere handia izan ohi delako”. Hain zuzen ere, Zarautzetik 150 familia inguruk jasotzen dute laguntza eta gainontzekoak Getaria, Aia, Aizarnazabal eta Oriotik datoz.

Besteak beste, olioa, arroza, zerealak, atun eta sardina kontserbak, galletak, bainak, esnea eta tomate frijitua banatzen dituzte eskualdeko 300 familien artean. “Oraingoan, 2.362 enbase banatuko ditugu”, zehaztu zuen Ostolazak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902