Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Komunikazio teknikaria behar du Udal Elkarteak

Lanpostuak 12 hilabeteko iraupena izango du eta eskabideak apirilaren 11 arte aurkeztu daitezke

Sábado, 24 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Zarautz- Urola Kostako Udal Elkarteak komunikazio teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du. Udal Elkartetik azaldu dutenez, lanpostua bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez beteko da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.

Komunikazio teknikaria Udal Elkarteko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuan kokatuko da eta sail horretako arduradunaren agindu eta esanetara egingo du lan. Lanpostuaren eginkizun nagusia Udal Elkartearen komunikazio-plana burutu eta komunikazio ekintzak buru-tzea izango da, Udal Elkarteko sail eta zerbitzuekin lankide-tzan.

Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu: lehen dabizi oposizioa eta ondoren merezimenduen lehiaketa. Aurreikuspenen arabera, pertsona hautatua datorren maiatzean edo ekainean hasiko litzateke lanean.

BaldintzakEskatutako baldintzak honakoak izango dira: Informazio edo Komunikazio Zientzietako unibertsitate graduko titulua izatea eta euskararen laugarren hizkuntza eskakizunaren ziurtagiriaren jabe izatea.

Lanpostu honetan interesa dutenek, beraz, apirilaren 11 bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Informazio gehiago eskura-tzeko edo oinarriak ikusteko Mankomunitatearen webgunea kontsulta daiteke. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902