Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Euskaraldiari buruzko bilera deitu du Tolosak

Herritarrek erabaki beharko dute Euskal Herri mailako egitasmo honetan parte hartuko duten udazkenean

2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute ostegun honetan

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimenaren aurkezpena. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute ostegun honetan

Tolosa- Udazkenean Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan eta Tolosan martxan jar-tzeko bilera irekia antolatu dute Galtzaundik, Udalak eta UEMAK. Hitzordua asteartean izango da, 19.00etan, kultur etxean.

Euskararen erabilera handitzeko hamaika eguneko ariketa izango da Euskaraldia. Euskal Herri mailan euskal hiztunak aktibatzea da helburua eta horretarako, herri bakoitzak erabaki beharko du Euskaraldian parte hartuko duen edo ez. Hamaika egun horietan zehar, Ahobizi edo Belarriprest txapak soinean eraman eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte hartzea da asmoa. Horretarako, tolosarrek erabaki behar dute parte hartzea, Euskaraldiak arrakasta izan dezan.

Ideiarekin bat egin eta Euskaraldian parte hartzeko asmoa duen guztia gonbidatuta dago bilerara. Bertan erabakiko da Tolosak Euskaraldian parte hartuko duen eta nola emango den aurrera egitasmoa. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902