Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Jarduerak helburu hirukoitza du: Biotopoaren eremuan bertako basoa eta paisaia berreskuratzea, W-zuria buztan motza deituriko tximeletaren biziraupena bermatzea eta heskaiak edo lursailen arteko zuhaixkez osatutako mugak sustatzea

EUROPA PRESS - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 13:11etan eguneratua

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Galería Noticia

Zuhaitz landaketa egingo dute igande honetan Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak zuhaitz landaketa egingo dute igandean, martxoaren 25ean, Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren

DONOSTIA, 24 () Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak zuhaitz landaketa egingo dute igandean, martxoaren 25ean, Elorriaga auzoaren inguruan, Itziarren. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu da ekimena.

Jarduerak helburu hirukoitza du: Biotopoaren eremuan bertako basoa eta paisaia berreskuratzea, W-zuria buztan motza deituriko tximeletaren biziraupena bermatzea eta heskaiak edo lursailen arteko zuhaixkez osatutako mugak sustatzea.

Guztira, 350 bat zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira, besteak beste, arteak, gurbitzak, lizarrak, erramuak eta urkiak.

Horiez gain, tximeletak ikertzeaz eta ezagutzera emateaz arduratzen den Zerynthia elkarteak 25 zumar landatuko ditu. Izan ere, iberiar penintsulako zumarrak desagertzen ari dira azken hamarkadetan grafiosia izeneko gaitzak jota, eta horrek W-zuria izeneko tximeletari eragiten dio, zumarren babesean bizi eta elikatzen baita.

Hitzordua 09.30ean jarri dute, Elorriaga auzoko Galarreta inguruan, Itziarren. Landaketa 12.30 arte luzatuko da. Behin lanak amaituta, mokadu bat eskainiko zaie parte hartzaile guztiei. 

Antolatzaileek herritarrei dei egin diete egitasmoan parte har dezaten. Aldez aurretik izena ematea komeni da, ingurumena@geoparkea.com posta elektronikora idatziz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902