Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Aste Santuan, Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera

Apirilaren 7an jardunaldi berezi bat prestatu dute, tren berdeko ibilaldia eta meategiko sarrerak prezio murriztuekin

2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Bisitari talde bat meategien barrenean iazko Arditurri Egunean.

Bisitari talde bat meategien barrenean.

Galería Noticia

Bisitari talde bat meategien barrenean iazko Arditurri Egunean.

Oiartzun- Aste Santuan aukera berezi eta polita izango da Oiar-tzungo bidegorriaren bukaeran kokatzen diren Arditurri meategi erromatarrak ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez eta tren berdean, azkeneko honetan aurrez erreserba eginez, etor daiteke asteartetik igandera, jai egunak barne, 10.00etatik 14.00etara.

Trena Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri museoaren paretik) abiatuko da Arditurriko meategietaraino, “Aiako Harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena”, ziurtatu dute Aiako Harriko Parketxeko arduradunek.

Meategiak ezagutzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizkoa eta sakonekoa. Bi bisitetan, teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arroken erorketaren soinua edo lakuen distira.

Tren berdeak hiru irteera egiten ditu egunean. 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoaldetik eta buelta Arditurritik 11.30ean, 12.30ean eta 13.30ean egin ahalko da.

Sakoneko bisitak 10.30ean, 11.30ean eta 12.30ean hasiko dira eta 45 minutu iraungo dute. Oinarrizko bisitek, aldiz, 10.45ean, 11.45ean eta 12.45ean izango dute hasiera eta 30 minututan amaituko dira.

Arditurritik jakitera eman dutenez, jadanik tren berdean irteera egiteko egun bat programatu da;datorren apirilaren 7an izango da. Trenaren eta meategietarako sarrerak prezio murriztutan eskainiko dira egun horretan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902