Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tenpora

Tolosako pop eta jazz musika taldeak bere bigarren diska atera berri du: Itzulika. Jakin dezagun ea egoera estuetan itzulika ibiltzen diren edo zuzenak izaten diren.

Amaia Arriaran - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 18:29etan eguneratua

Tenpora

Galería Noticia

Tenpora

Azterketetan txuletak bai edo ez?

Zorionez ez ditugu behar izan. Ikasle finak izan gara. Karlos Linazasorok esaten digu "aizkoratxo" batzuk garela. Ez al da nabaritzen?

Aitortu dezakezuen lapurreta txikirik?

Trebeak gara entzuleen belarriak lapurtzen. Ez, ez zaigu horrelakorik egitea burutik pasa ere egiten.

Superstizio edo mania arrarorik?

Kontzertuetan norberak bere maniak ditu, baina sekretua dira.

Nesquik edo Colacao?

Esan ohi da zuzeneko baten aurretik pattarra zurrutada bat baino gauza hobeagorik ez dagoela, baina aukeratu beharko bagenu, etxeko ura, noski.

Lagun eta familikoen urtebetetze eguna gogoratzen al duzue?

Etxekoena bai, eta ozta-ozta, baina hortik aurrera... zuzenean, Facebook izeneko txori txiki batek kontatu digula.

Eszenatoki gainean bizi izan duzuen zentzugabekeria handiena?

Beharbada, soinu-proba ezin egin ahal izatea teknikariak musika kendu nahi ez zuelako.

Musika edo pelikulak pirateatzen al dituzue?

Ohitura onak ditugu eta Hasierri disko guztiak erosten dizkiogu (barreak).

Puntualak edo ez? Zein aitzakia erabiltzen duzue?

Gure taldean puntualtasunak Juantxo du izena. Ez ditu giltzak topatzen edo mugikorra galdu du...

Telefono operadorea behin eta berriz ari da deitzen eskaintza bat egiteko. Zer esaten diozue?

Zuzenean kontzertu bat eskaintzen diogu. Doan.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902