Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udaletxea eraberritzeko proiektua iruratarrekin kontrastatu behar dela uste du EH Bilduk

EAJren udal gobernuak oposizioari eta herritarrei “informazioa ezkutatu” diela salatu dute

Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Irurako udaletxea.

Irurako udaletxea. (Argazkia: M.S.S.)

Galería Noticia

Irurako udaletxea.

iRURA- EH Bilduren ustez, Irurako Udalak eskuartean duen udaletxea eraberritzeko proiektua herritarrekin kontrastatu behar da. “Hasieraino joan behar dugu denon artean berriz adosteko zein diren herri honen lehentasunak, eta horien artean udaletxea berritzea baldin badago, zeintzuk diren etxe horren gaur egungo eta etorkizun hurbileko beharrak eta aukerak”, azaldu dute EH Bilduko udal ordezkariek.

Oposizioko alderdiarentzat “gehiegizkoa” da Udalak egitasmo honetara 1.740.000 euro bideratu nahi izatea, izan ere, inbertsioa “urteko aurrekontu orokor baten adinakoa” da eta 2017koarekin konparatuz, %50ean igoaraziko luke aurtengo aurrekontuaren zenbatekoa.

180 sinadura jaso dira herrian orain arteko proposamena geratzeko eta herritarrekin eztabaidatzeko eskatzeko, eta alkateak proiektua berriz aztertzeko asmoa erakutsi zuen pasa den martxoaren 13an egindako osoko bilkuran.

Hala ere, EH Bilduk bere harridura azaldu dio EAJri prozesua gauzatu den moduari dagokionez, eta “udal gobernuak oposizioari eta herriari informazioa ezkutatu” diola salatu dute.

2017ko martxoan egin zen aurreproiektuen lehiaketan EH Bilduk ez zuen botorik eman eta ondoren, azaroko ohiko bilkuran, Plan Orokorraren aldaketa aurkeztu zenean, abstenitu egin zen. Otsaila erdian, 2018rako aurrekontu proposamena aurkeztu zenean, EH Bilduk ikusi zuen proiektuak “erabat baldintzatuko zuela Iruraren gastatzeko ahalmena hamar urterako”. Otsaileko osoko bilkuran EAJk aurreproiektutik proiektura pasatzea erabaki zuten dekretuz, EH Bilduren aurkako bozkarekin. “Iruratarrak oposizioari esker izan duen proiektuaren berri. Informazio eta transparentzia falta hau edozein kasutan larria izanik ere, bereziki larria da Irurako alkatearen kasuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Parte Hartze taldeko zuzendaritza taldean baitago”, salatu dute. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902