Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Ergela’ antzeztuko dute Sara Cozar eta Joseba Apaolazak

Ordiziako Herri Antzokian “Antzerki garaia” programarenseigarren saioa izango da gaur, 22.15ean

2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 10:31etan eguneratua

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, ‘Ergela’ antzerkiko pasartean.

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, ‘Ergela’ antzerkiko pasartean. (N.G.)

Galería Noticia

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, ‘Ergela’ antzerkiko pasartean.

ORDIZIA – Gaur etxera itzuliko da Sara Cozar aktorea, hain zuzen ere, Ordiziara. Kasu honetan, baina, Joseba Apaolaza izango du alboan, izan ere, Txalo Produkzioaken Ergela izeneko antzezlana aurkezten izango dira Herri Antzokian. Emanaldia iluntzeko 22.15ean hasiko da baina sarrerak aurrez erosi daitezke, Barrena kultur etxean. Saio hau Antzerki garaia programaren seigarren saioa izango da, alegia, Beasain eta Ordiziako udaletako kultura sailek elkarrekin bultzatu eta antolatukoa.

Bi aktore ezagunak izango dira protagonista gaur gaueko ikuskizunean eta Eder Trauss eta Karlos Varelari emango die bizia oholtza gainean. Komediari leial eutsiz baina ikuspegi zorrotza albo batera utzi gabe, egungo gizarteari kritika bortitza egiten dio obra honek. Hain zuzen ere, ordaindutako proba psikologiko batzuk egitera aurkezten den gizon baten istorioa kontatzen du Ergela komediak, gora-behera askorekin. Protagonistaren arazo ekonomikoak konpontzeko adina diru lortzeko modu ustez erraz eta samurra zena hasiera batean, benetako tranpa bat bihurtuko zaio azkenean. Horrela, laguntza bila joan eta psikologo batek galderak eta igarkizunak egingo dizkio, gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Hala, barnean duen ikuspegi onena atera beharko du protagonistak zoritxarreko amaiera saihestu ahal izateko. Ergela Jordi Casanovasen testu bat da, eta Martin Agirrek euskaratu du. Kasu honetan, obraren zuzendari lanak Begoña Bilbaok egingo ditu.

Biak ala biak maila handiko profesionalak dira, bakoitzaren ibilbideak azaltzen duen moduan. Cozarren kasuan, hainbat alor ukitu ditu eta antzerki, zinema zein telebistan aritu da aktore lanetan. Apaolazak ere curriculum zabala du: 1983an hasi zen lanean, Orain antzerki taldearekin. Besteak beste, José Antonio Plaza, Fernando Bernués eta Mario Gasen zuzendaritzapean aritu izan da, hainbat antzezlanetan. – M.A. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902