Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lazkaoko emakumeak artearekin konprometituta

Kari Estala, Maider Urretabizkaia eta Nerea Barandiaranek hitzaldia eman dute

M. Aranburu - Viernes, 23 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 10:33h

Lazkaoko kultur etxean hainbat herritar elkartu ziren mahai ingurua entzun eta bertan parte hartzera.

Lazkaoko kultur etxean hainbat herritar elkartu ziren mahai ingurua entzun eta bertan parte hartzera.

Galería Noticia

Lazkaoko kultur etxean hainbat herritar elkartu ziren mahai ingurua entzun eta bertan parte hartzera.

LAZKAO – Artea eta emakumea lotu zituzten asteazken iluntzean Lazkaon. Hain zuzen ere, martxoaren 8ko ekitaldien harira, Emakumeak eta artea izeneko mahai ingurua antolatu zuen Berdintasun Sailak eta herritar batzu batzuk inguratu ziren kultur etxeko erakusketa gelan egin zen hizketaldira. Berdintasunaren inguruan izandako esperientziak kontatu bazituzten ere, publiko eta hizlarien arteko hartueman bat izan zen gehiago, elkarrekin iritziak eta norberaren esperientziak elkarbanatzeko momentu bat. Horrela, ia lagunarteko saio bat izan zela esan daiteke, giro goxoan.

Mahaiaren beste aldean, berriz, herriko hiru emakume. Kari Estala, edo bertakoek ezagutzen duten moduan, Andereino Kari. Ezizenak argi uzten duen moduan, lanbidez irakaslea izan da Kari Estala, baina betidanik izan du eskulanak egiteko afizioa. “Asko gustatu izan zaidan zerbait da;bai dekorazioa, Gabonetako mantalak egitea... nik asko gozatzen dut”. Irakasle izateari utzi aurretik hasi zen berriz josten ikasten, eta mantelak, kortinak, kuxinak... egiten ditu, eskuz zein makinaz. “Josi nuen lehenengo pieza mantel bat izan zen, dela 40 urte inguru. Oraindik ere gordeta daukat. Kolore urdinekoa da, inguru guztia bordatu irekiekin, eta larrosak ere baditu”, gehitu zuen.

Arteak dituen hamaika adarretako bat ondo ezagutzen du Maider Urretabizkaia margolariak. Arte Ederrak ikasi zuen Bilbon, eta pintura alorrean espezializatu zen. 1996tik gaur egunera arte pintura eta marrazki sormeneko tailerrak ematen ditu, bai Lazkaon eta baita eskualdeko zein eskualdez kanpoko hainbat herritan. “Oroitzen naiz areto honetan egin nuela nire lehenengo erakusketa. Nik egiten nituen margolanak abstraktoak ziren eta gainontzeko margolariak oso gauza figuratiboak egiten zituzten. Momentu hartan bat gerturatu eta esan zidan ea nire lanak ziren eta baietz esan ostean erantzun zidan oso ausarta izan nintzela. Nik uste dut horrek berak ere indarra eman zidala jarraitzeko”, zehaztu zuen.

Nerea Barandiaranek, berriz, musikaren garrantziaz hitz egin zuen: “Musika beti izango da arma bat barrukoa husteko, azken finean, musika emozioa da”. Lazkao Txiki Musika Eskolaren sortzailea da eta 7 urtetatik musika munduan murgilduta bizi da. “Betidanik izan nuen gogoa lazkaotarrei musika ikasteko eta diziplina honekin gozatzeko txoko bat eskaintzeko”. Horrez gain, musika ikasi bai baino gozatu ere egin behar dela nabarmendu zuen musika irakasleak eta gogoratu zuen, batez ere, haurrak txikiak direnean, musikarekin jolastu egin behar dutela: “Esperimentatzen utzi behar zaie, sormena lantzen”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902