Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Txorizo minaren erreinua

Aitor Azurki - 2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Barruan bi mahaia izateaz gain, kanpoko aldean terraza ere badu.

Barruan bi mahaia izateaz gain, kanpoko aldean terraza ere badu.

Galería Noticia

Barruan bi mahaia izateaz gain, kanpoko aldean terraza ere badu.Euren bi tortillez gain, barra pintxoz beteta izaten dute egunero Patxiku 5 tabernan.

Euren sinboloa da, ezaugarri bereizgarria. Zamorako txorizo mina Patxiku 5 tabernako erregea da. Lehenik, osagai honekin eginiko patata-tortillarekin hasi ziren orain dela urte batzuk, eta, arrakasta itzela izan zuen. “Bolada bat tortilla egin gabe egon ginen, eta jendeak galdetu eta galdetu, ea noiz prestatuko genuen. Izan ere, bezeroak gustura asko etortzen dira jatera, eta, orain beti dugu barran”, diote pozik Juan Carlos, Manuel eta Luis Eizagirre anaiek. Horrenbesteko arrakasta izan du arrautzopilak, ezen txorizo-mina pintxo, errazio eta montadito erara -azken hau gaztarekin- ere eskaintzen duten gaur egun.

“Orain dela urte batzuk italiar turistek eskatu zidaten, eta, horren haritik hasi ginen tortilla osagaia honekin prestatzen”, azpimarratu du Juan Carlos Eizagirrek. Zamorako txorizo mina da lehengairik adierazgarriena, baina patata, porrua eta tipula ere baditu. Produktu berezia bezain goxoa;eta ospe-tsua Zarautzen. “Txorizo minak gustu pixka bat ematen dio;ukitutxo bat;horrek egiten du horren berezia izatea. Osagaia komentatzen diozunean, bezeroak aurpegi bitxia jartzen du lehendabizi, baina probatu ondoren asko gustatzen zaio”, diote.

Hortaz, arrautzopila dute berezitasun ezagunena, baina beste hainbat pintxo eta errazio ere eskaintzen dituzte. “Txibierroak, errusiar entsaladilla, antxoak, iberikoak, gazta, patata alioliak eta brabak. Gauza pila bat ez dugu, baina dena etxekoa da, guk egina”, azpimarratu dute.

Pintxoei dagokienez, goizean goizetik barra pintxoz josita izan ohi dute: euren ganbak gabardinarekin oso goxoak dira, baita kroketak, antxoak, urdaiazpiko eta basurde-buru ogitartekotxoak eta errusiar entsaladilla ere, esaterako. Ezin ahaztu, noski, tigreak eta txibierroak, pintxo erara ere bai.

“Beraz, etxeko berezitasuna duzue txorizo minez eginiko patata-tortilla”, galdetu diegu, bereizgarria berreste aldera: “Guretzat ohiko tortilla da, egiten hasi ginen lehenengoa. Orain, baina, 2017ko udatik, bakailao-tortilla ere egiten dugu, eta, oso erantzun ona izan du jendearen artean”, azaldu digute umiltasunez eta pozik Eizagirrek. Bigarren arrautzopil hori ere hasiak dira bada eskaintzen.

Dena den, bakailao-tortilla ez da berritasun bakarra. Izan ere, pintxo oso berezi bat ere gehitu baitiote barrari: antxoa, gazta eta urdaiazpikoa sajoniar erara;hiru lehengai horiekin eginikoa da, hain zuzen ere, sorkuntza berria. “Azkena urdaiazpiko mota bat da, zehazki, hemen ez da sobera ezaguna, baina osasuntsua eta zaporez goxoa da oso. Jendeak gustura jaten du, zaporeaz gain ere itxura eder askoa du eta”, argudiatu digute ostalariek.

Beste bereizgarrietako bat: Hipodromoko zaldi-lasterketak jar-tzen dituzten bakarrak dira Zarautzen, eta, herrian bezero fidelak badituztela azpimarratu digute. Izan ere, orokorrean herriko jendea dute eta ohiko bezero, txikiteoko giroa ere bai. Gainera, asteburuetan, bermutaren eta Realaren partidarekin giro ederra izan ohi da tabernan. “Ostiral gauez eta larunbat eguerdi eta gauetan mugimendua izaten dugu pintxoen eta errazioen bueltan”, dio. Barruan eserita egoteko bi mahaia dituzte, eta, kanpoko aldean, terrazan, beste hiru mahaia handi ere badaude.

Tabernaren izenaz galdeturik, kaleak ematen omen dio. Kokaleku ederra, Zarautzen erdigunean, Barren Plaza jendetsu eta ospetsutik metro oso gutxira. Herriko taberna-giro itzela izaten dute bertan pintxo, errazio eta tortillez lasai asko gozatzeko txorizo minaren erreinu honetan.

Patxiku 5 Taberna.

Kiriki kalea, 1. Zarautz

Telefonoa: 943 13 13 58


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902