Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Slime

Karmele Jaio - 2018(e)ko martxoaren 23a, ostirala - 10:07etan eguneratua

Bai, aitortzen dut, neu ere slime-aren biktima naiz. Ez dakizula zer den? Orduan ez duzu haurrik zure inguruan. Slime egitea gaur egun neska eta mutilen artean dagoen moda bat da, muga guztiak gainditzen dituena. Nire belaunaldikoentzako azalpena: gure garaiko Blandiblu moduko bat da, gelatina itxurako masa lika-tsu bat. Nire seme-alaben arabera, "anti-estresantea" da, lasaitu egiten omen direlako masa hori oratu bitartean. Bai zera, erantzuten diet nik. Izan ere, ez dakit umeak hori egiten lasaitzen diren edo ez, baina ziur bainaiz guraso gehienak nerbioak jota daudela etxeko bol, katilu, tupper eta hoditeria guztia zikintzen duen muki zuri hori dela eta. Suposa-tzen duen gastua ez aipatzeagatik: kola zuria, bizarra mozteko aparra, lentillentzako likidoa Eta ez aipatzeagatik ere umeen azalarentzako kaltegarri izan daitekeela. Eta gainera ez delako ia inoiz ondo ateratzen, ez nire etxean behintzat. Eta ez da aterako gainera, debekatuta baitute dagoeneko egitea. Baina hor dago. Umeak dauden ia etxe guztietan. YouTuberen bitartez hedatu da izurrite baten moduan eta ez dago mugarik geldituko duenik, an-tza. Eta neure buruari galdetzen diot nola den posible moda bat hain azkar eta hain modu eraginkorrean zabaldu ahal izatea, hain denbora gutxian gainera, eta gero nola izan daitekeen hain zaila beste moda edo jarrera eredu batzuk zabaltzea gazteen artean. Zergatik ezin da zabaldu halako eraginkortasunez enpatia, elkartasuna, konpromisoa bezalako balioetan oinarritutako moda bat? Nola da posible masa bat egiten dagoen pertsona batek milioika ikusle izatea YouTuben, eta hain zaila izatea beste zenbait mezuekin eta baloreekin heltzea gazteengana?

Ondo legoke balore guzti horiekin masa bat egin ahal izatea, eta gaztetxoak hura manipulatzen jartzea, oratu eta oratu, azkenean masa eranskor, itsaskor bat lortu arte. Hain itsaskorra, bizitza osoan gainetik kendu ezingo dutena. Hori bai izango litzatekeela gizarte honen estresaren kontrako antidotoa, eta ez sukaldeak eta sukaldeko tresnak zikintzeko baino balio ez duen Blandiblu madarikatu hori.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902