Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Tumatxa’ liburuxka kaleratu du Talai Berri txakolindegiak

Haurrak txakolina eta mahastien munduan murgiltzeko argitaratu du lana Zarauzko upategiak

Ane Roteta - Jueves, 22 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Anjel Lertxundi, Itziar Eizagirre, Ixidor Larrañaga eta Antton Olariaga, liburuxka berriarekin.

Anjel Lertxundi, Itziar Eizagirre, Ixidor Larrañaga eta Antton Olariaga, liburuxka berriarekin.

Galería Noticia

Anjel Lertxundi, Itziar Eizagirre, Ixidor Larrañaga eta Antton Olariaga, liburuxka berriarekin.

Zarautz- Zarauzko Talai Berri txakolindegiak, turismo bulegoaren laguntzarekin, haurrei zuzendutako Tumatxa izeneko komiki-liburua kaleratu du. Bertan, modu erakargarri eta originalean, txakolinaren inguruko historia kontatzen da, eta horretarako, luxuzko lagunen babesa izango dute txakolindegiko kideek: Anjel Lertxundik idatzi ditu testuak eta Antton Olariagak egin ditu marrazkiak.

Liburuxka aurkezteko egindako ekitaldian azaldu zutenez, familiei eskainitako bisitetan banatuko dituzte lan berriak. Lehena, apirilaren 5ean, Pazko Asteko ostegunean izango da. Guztira, 1.000 ale argitaratu dituzte euskaraz eta 500 gaztelaniaz, eta bisitetan banatzeaz gain, turismo bulegoan ere eskuragarri izango dira ale batzuk, bisitarien artean banatu eta txakolina eta mahastiaren mundua ezagutzera animatu daitezen.

“Oso proiektu berezia da eta bat dator turismo bulegoan dugun filosofiarekin. Plan Estrategikoan murgilduta gaude eta familiei aisialdirako planak eskaintzearekin bat egiten du liburuxka honek. Familia turismoa eta bertako kultura eta gastronomia sustatu nahi ditugu”, nabarmendu zuen Turismo zinegotzi, Ixidor Larrañagak. Talai Berriko Itziar Eizagirrek azaldu zuenez, txakolindegiak 25 urte bete dituela eta, bisita gidatu ezberdinak egitea erabaki dute. Hala, ohiko Denok Talai Berrirabisita gidatuaz gain, Tumatxa: Mahasti sekretuak bisita antolatzen hasiko dira. “Gastronomia eta enoturismoa betidanik publiko heldu bati zuzendua egon izan badira ere, kasu honetan familian gozatzeko aukera izango dugu. Bisita gidatuaren helburu nagusia bai gurasoak eta baita haurrak ere bisita berdinean txakolinaren eta gastronomiaren kulturaz elkarrekin gozatzea izango da. Liburuxkan, mahastian aurki-tzen den biodibertsitatea erakusten da”, jakinarazi zuen. “Bisitan zehar mahastiak eta txakolinaren ekoizpena esplikatzeaz gain bertako produktuen kontsumoaren garrantziaz ohartarazi nahi dugu. Gure lehen sektorea, paisaia eta gure kultura iraunarazten laguntzen baitugu”, nabarmendu zuen Eizagirrek. Bisita bukaeran hamaiketakoa eskainiko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902