Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal kostaldean izandako naufragioen liburuaren aurkezpena

2018(e)ko martxoaren 22a, osteguna - 13:41etan eguneratua

Getaria - Azken ehun urte hauetan, euskal kostaldean zenbait naufragio izan dira eta horren inguruko lanketa egin du Getariako Udalak. Hilabeteetan zehar lanean aritu ondoren, Udalak bertan bildutako informazioa herritarrei aurkeztea erabaki du. Hala, Naufragios en la Costa Vasca 1976-2016 liburuaren aurkezpena antolatu du gaurko, arratsaldeko 19.00etan, Alondegian. Udaletik getariarrak aurkezpenera gonbidatu dituzte, liburuaren edukia herritarrentzat benetan interesgarria baita. Hain zuzen ere, azken 40 urtetan, euskal kostaldean gertatu diren naufragioei buruzko informazioa ematen da argitalpenean. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902